Arte Eszenikoen eta Musikaren kodea

  • Arte Eszenikoen eta Musikaren kodea
boe.es

  • DataUztailak 17
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

INAEMek, BOErekin lankidetzan, Arte Eszenikoen eta Musikaren Kodea argitaratu du. Estatuan zein erkidegoetan alor horri buruz dagoen araudia jaso eta antolatuta eskaintzen du liburuak.

Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) Arte Eszenikoen eta Musikaren Kodea argitaratu zuten ekainaren 27an. Eskuragarri dago jada formatu elektronikoan. 
 
Sektorearekin zerikusia duen araudi juridikoaren bilketa osoa eta zehatza da. Arte eszenikoak arautzen dituen Estatuko zein autonomia-erkidegoetako legeria jaso eta sailkatzen du kodeak, ikuskizun publikoen edo zerga-esparruko arautegia ere azalduz. Gainera, INAEM beraren antolamenduari eta funtzionamenduari dagokion arautegia ere jasotzen du, hura denez, besteak beste, arte eszenikoak eta musika, zeinahi delarik haien formatua, sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko betekizuna duen erakundea, hala nola haien sorkuntza artistikorako, dokumentaziorako eta irakaskuntzarako zentroen arduraduna.
 
Konpilazio-lan zehatz eta zorrotz horrek, guztira, mila orrialde baino gehiago ditu eta arte eszenikoen eta musikaren alorreko profesionalen, akademikoen, gaian interesa duten guztien eta Arte Dramatiko, Musika, Dantza eta Zirkoko ikasketak egiten ari diren ikasleen eskariak asetzeko helburua du. 
 
Etorkizuneko ikerketak sustatzea

Kodearen argitalpenak, alde batetik, sustatu nahi ditu etorkizuneko ikerketak alor horietan eta, bestetik, araudiaren sendotasunak eta ahulguneak aztertzeko tresna izan nahi du, bide batez, hura hobetu ahal izateko.
 
INAEMek eta BOEk elkarlanean sustatu duten lan hori burutu ahal izateko, laguntzaile izan dute Adrián Pradier Sebastián, Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Eskolako irakaslea eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Arte Eszenikoetako Ikerketa Taldeko (ARES) kidea, eta hark Trantsizioaz geroztiko kultura-politiken azterketa historikoa ere egin du Kodearen Egilearen Oharrean. 
 
Liburua hainbat formatutan

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana