AzPlay - Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango dugu aurten

  • AzPlay - Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango dugu aurten

  • DataAzaroak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

2017(e)ko azaroaren 29(e)tik 2017(e)ko abenduaren 3(e)ra

AzPlay - Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango dugu aurten. Azkuna Zentroak antolatutako lehiaketan, aurten ere, bideo-jokoaren alde egingo da, gero eta garrantzi gehiago duen gertakari kulturala eta industriala delako.

Indie bideo-jokoa eta euskal garatzaileak izango dira edizio honetan ere AzPlay jaialdiaren arreta-gune nagusia. Indie gertakaria erabat finkatuta dago industrian, Artearen eta Teknologiaren funtsezko berritzaile eta aglutinatzaile disruptibo gisa. Tokiko sortzaileek beren tokia bilatzen dute agertokian -sektore honetan toki hori nazioartean dago-, eta AzPlayk aukera eskaintzen die horra proiektatu ahal izateko.

Hau izango da gaurdaino egindako ediziorik nazioartekoena. AzPlay - Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VIII. edizioak 432 bideo-joko jaso ditu guztira, 63 herrialde desberdinetatik aurkeztuak. Lehiaketa da Jaialdiaren atal nagusia, haren inguruan egituratzen baitira gainerako jarduerak. Lehiaketa da Jaialdiaren atal nagusia, haren inguruan egituratzen baitira gainerako jarduerak.

Indie eszenako nazioarteko erreferentzia izan nahian, AzPlay Jaialdiak hainbat akordio egin ditu 2017. urtean. Alde batetik, AzPlayk antzeko ekitaldi eta ekimenekin partekatu du garatzaile eta sortzaileentzat duen informaziorik baliotsuena. Horrela, Nordic Game Conference, Finlandiako Northern Game Summit, Dubaiko DGC Games, Games Slovenia, Ukrainiako GetIt!, GameBoss, PAD, DEV eta Adopt my Game eta IndieCouch indie ekimenekin egin dituen akordioei esker, beste komunitate batzuetara iristea lortu du.

Ildo horretan, bereziki nabarmendu behar da Nordic Game-rekin lortu duen akordioa, horrek bide emango baitu 2018an Suediako Mälmo hirian egingo den Nordic Game Discovery Contest-erako sailkatze-txanda hemen egiteko. AzPlayko garatzaile finalista batek aukera izango Nordic Game Conference-n parte hartzeko, eta, beraz, mundu osoko bideo-jokoen inbertitzaile eta editorerik onenengana iristeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana