(H)ilbeltza literatur jaialdiaren bosgarren edizioa hastear da

  • (H)ilbeltza literatur jaialdiaren bosgarren edizioa hastear da
Naiz

  • DataUrtarrilak 11
  • Gaia Literatura

Astelehenean hasiko da Euskal Nobela Beltzaren Astea eta igandera arte luzatuko da. Egun horietarako, Baztango hainbat herritan solasaldiak, antzezlanak eta bazkariak antolatu dituzte, literatur generoari buruz hitz egin eta ikasteko asmoz

(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea, urtarrilaren 14an hasiko da. Baztanen egiten den ekimen honen bosgarren edizioa izango da honakoa.

Iruñean egin zuten aurkezpenean adierazi zutenez, gozatzen jarraitzen duten bitartean astea antolatzen jarraituko dute. Momentuz gustura dabiltza elkarlanean (H)ilbeltza gero eta handiagoa egiten, euskal nobela beltza sustatzeko asmoz. Aurten 30 pertsona inguruk hartuko dute parte zuzenean, solasaldiak ematen, antzerkia egiten eta musika jotzen; afaltzera edota poteatzera joango direnak zenbatu gabe.

Hala, ilbeltzaren 14an, astelehenenean, 19.30ean, Arizkungo medikuaren etxeko liburutegi beltzean “Idazleekin solasean” ekitaldia izango da. «Liburu bat aukeratu eta idazlea gonbidatzen dugu merendu goxo baten bueltan liburuaz solastera», azaldu zuten. Aurten, idazlea ez, itzultzailea bertaratuko da: Xabier Olarrak Igela argitaletxearekin euskaratu duen “Uzta gorria” liburua aurkeztuko du, Dashiell Hammetten-ena.

Urtarrilaren 16an euskal nobela beltzen klasiko bat hautatuko dute eta horren inguruan arituko dira. «(H)ilbeltzatik pasatu dira Loidi, Izeta, Garate eta Peillen. Aurten Xabier Gereñori buruz ikasiko dugu. Euskaltzalea zen, eta irakurleak sortzeko idatzi zuen. Bere euskara ikasteko metodoetan txertatu zituen nobelak eta horietan Jurgi Kapitaina sortu zuen», aipatu zuten. Koldo Izagirre gonbidatu dute Gereñori buruz azalpenak emateko. Zita Anizen izango da, Mendiarte elkartean, iluntzeko zazpietan.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana