Bertsozale eta kulturgintzako pertsona ugari, Jon Lopategiren azken agurrean

  • Bertsozale eta kulturgintzako pertsona ugari, Jon Lopategiren azken agurrean
    Jon Lopategi, EiTBko artxiboko irudi batean
eitb.eus

  • DataOtsailak 10
  • Gaia Arte eszenikoak

Muxikako Areatza auzoko parrokian ospatu zen hileta elizkizuna larunbat arratsaldean, barru eta kanpo jendez lepo zirela

Ehunka lagun bildu ziren atzo, larunbata, Muxikako Areatza auzoko parrokiaren inguruan, Jon Lopategiri azken agurra ematera. 18:00etan ospatu zen hileta elizkizuna, eliza lepo, eta kanpoan ere jende andana zela.

Bizkaiko bertsolari ugari, Onintza Enbeita azken txapelduna, eta hainbat enbeitatar, Xabier Amuriza, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano, Aitor Mendiluze.. eta beste hainbat bertsolari izan ziren Lopategi handiaren azken agurrean.

Hertzainakeko Josu Zabala, Mikel Urdangarin musikaria, Alex Sardui abeslaria... Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia, Arnaldo Otegi politikaria eta beste hainbat pertsona ezagun zein beste hainbeste ezezagun, lagun eta miresle ere hurbildu ziren Muxikara.

Meza amaitutakoan, Jon Enbeitak korutik azken bertsoa kantatu zion Lopategiri. Ondoren, Aitor Mendiluzek eta Etxahun Lekuek agurtu zuten bertso banarekin. Amaitzeko, Juan Mari Areitio eta Anton Mari Aldekoa Otalorak bi bertso jarri kantatu zituzten bi ahotsetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana