Musika Hamabostaldiak Itziar Okarizek eginiko kartela aurkeztu du

  • Musika Hamabostaldiak Itziar Okarizek eginiko kartela aurkeztu du
eitb.eus

  • DataMartxoak 21
  • Gaia Musika

Musika klasikoko jaialdiaren laurogeigarren edizioak “Madame Butterfly” Pucciniren lanaz Valentziako Palau de les Artsek eginiko egokitzapena eskainiko du

Itziar Okariz (Donostia, 1965) artistak egin du Donostiako Musika Hamabostaldiko, abuztuaren 1etik 31ra bere laurogeigarren edizioa ospatuko duen jaialdiaren, kartela.  

“Karteleko irudia Baron Ashler nire performancean (2015) oinarrituta dago. Performance horretan, bi pertsonak testu bera irakurtzen dugu, aldi berean, eta aldiro hitz bat gehiago irakurriz. Bata testuaren hasieratik hasten da irakurtzen, eta bestea, berriz, amaieratik. Paragrafoa luzea baldin bada, eraikitzen dituzun irudiak erabat ezberdinak dira. Testuaren erdialdean, bi irakurleok bat egin eta koru modukoa osatzen dugu. Pasarte bera irakurtzen dugu azkenean, batera. Nire ahotsa transkribatu dut lehenik; ondoren, Victorrena. Bi ahotsek espazioan aldi berean dihardutenean gertatzen dena adierazten ahalegindu naiz. Kartela topaketa horren irudikapen grafikoa da”, azaldu du kartelaren egileak.

Okarizen aurretik, beste hainbat artistak izan dute Hamabostaldiari irudia jartzeko ardura: Cállate la Boca (2009), Esther Ferrer (2011), Koldobika Jauregi (2013), Jesús Mª Lazkano (2015) eta Juan Luis Goenaga (2018), besteak beste.

Musika

Musikari dagokionez, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioak Pucciniren “Madame Butterfly” opera antzeztua taularatuko du. 40ko hamarkadan, Bigarren Mundu Gerran, egongo da kokatuta de les Arts de Valenciak ekoitzitako bertsioa. 

Halaber, Orchestre de Parisek emanaldi bikoitza eskainiko du. Lehenengoan, izaera programatikoa duen kontzertua eskainiko du: Berliozen “Harold Italian” interpretatuko du, baita Beethovenen “6. sinfonia” ere. Bigarren saioan, berriz, Brittenen “Gerrako Requiema” joko du frantziar orkestrak, Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak lagunduta.

Gainera, London Philarmonic Orchestrak Beethovenen lanak joko ditu, Juanjo Mena gasteiztarraren gidaritzapean, Javier Perianes pianistaren laguntzaz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana