Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek "Marie-Antoinette" Chteau de Versaillesera eramango dute mundu-estreinaldirako

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek

  • DataMartxoak 28
  • Gaia Musika

Produkzio berriaren estreinaldia martxoaren 29a eta 31 bitartean izango da Parisko metropoliko eszenatoki entzutetsuan, ‘Opéra Royal: les grands concerts de Versailles’ ziklo prestigiodunaren baitan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian aurre-estreinaldia izan ostean, Opéra Royal: les grands concerts de Versailles ziklo prestigiodunak Malandain Ballet Biarritz eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazio berri honen mundu-estreinaldia iragarri du martxoaren 29tik 31ra.

Hain zuzen, Luis Augusto delfinaren eta Maria Antonieta artxidukesaren arteko ezteiak ospatzeko 1770. urtean inauguratu zuten Versaillesko Errege Operako eszenatokian antzeztuko da lehen aldiz obra hau. Hirugarren aldia da Malandainek eta Orkestrak Parisko metropoliko hiri honetara batera bidaiatzen dutela. 2013an egin zuen Errauskinerekin eta 2015ean Ederra eta Piztiarekin.

Oraingoan, beste emakumezko pertsonaia baten historia bisitatu dugu: Marie-Antoinette. Thierry Malandainen koreografia du eta, horretarako, Joseph Haydnen lau lan hartu ditu musika-oinarri: 6, 7 eta 8. sinfonia goiztiarrak, ezizenez “Goiza”, “Eguerdia” eta “Arratsaldea” hurrenez hurren, baita 73. Sinfonia ere, “Ehiza” deitua. Ikuskizunak Mélanie Levy-Thiébaut orkestra-zuzendaria izango du maistratzat, errepertorio koreografiko eta zinematografikoko espezialista handia.

Euskadiko Orkestraren eta Frantziako 19 zentro koreografiko nazionaletako bat den Malandain Ballet Biarritzen arteko harreman estua artistikoki oso baliozkoa da. Elkarlan horrek osagarriak diren jarduerak garatzen dituzten kultur erakundeen artean sinergiak sortzeak duen garrantzia azpimarratzen du, sinergia hoiek gerora eszenatoki garrantzitsuenetan aurkeztuko diren maila goreneko sorkuntzen garapena ahalbidetzen baitute, gure kulturaren ordezkaritza onena bilakatuz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana