Giza Eskubideen 17. Zinemaldian euskal ekoizpeneko hiru estreinaldi, kalitatezko animazioa eta Ozon edo Akhavan bezalako izenak sail ofizialean aurkeztuko dira

  • Giza Eskubideen 17. Zinemaldian euskal ekoizpeneko hiru estreinaldi, kalitatezko animazioa eta Ozon edo Akhavan bezalako izenak sail ofizialean aurkeztuko dira

  • DataMartxoak 28
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Soinujolearen semea (2018), Fernando Bernuések zuzendua, izango da datorren apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian hasiera emango dion filma Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari, Donostiako Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Grâce à Dieu (2019), François Ozonek zuzendua, izango da apirilaren 12an zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko duen gala batean.

Zinemaldia apirilaren 5etik12ra izango da Victoria Eugenian ?lehiaketaren egoitza nagusia? baita hiriko eszenario desberdinetan ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ?Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez? eta Eusko Jaurlaritzaren ?Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez? babesa jasotzen du zinemaldiak. Eta erakunde hauek ere parte hartzen dute bertan: hainbat GKE, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, CEAR, Unicef, Gehitu, Nazioarteko Amnistia, Acnur, SOS Arrazakeria eta FiSahara.

Giza Eskubideen Zinemaldiak hamazazpigarren edizioa betetzen du. Aurten, 68 film proiektatuko dira guztira ?34 film luze eta 34 labur?, 32 nazionalitatekoak, eta 5 erakusketa programatu dira.

Bigarren urtez, hurrenez hurren, Errealitate Birtualaren eta Giza Eskubideen inguruko Erakustaldia izango da, non hiru egunez hamabi pieza ikusi ahal izango diren. Gainera, kontzertu solidario bat emango da Mendebaldeko Sahararen alde, Singing Through the Wall / Harresitik abesten, nazioarteko artistak partaide izango dituena. Gainera, programazioan aurkituko ditugu mahai-inguru bat eta film luzeen emanaldi bat, REACT – Errespetua eta berdintasuna: elkarrekin ekin eta komunikatzea proiektukoa, baita tailer bat ere, Marmara – Zalaparta bihurtzen diren zurrumurruak, Indiako Corinne Kumar aktibista feministarekin.

Programazio hau solasaldiekin osatzen da; horietan filmen protagonistek, zinegileek eta aztergai diren gai sozialetan aditu direnek parte hartuko dute; eta filmen goizeko emanaldiak ere izango dira ikastetxeentzat.

Zinemaldiak hiriko auzoetan jarraitzen du presentzia izaten, kultur etxeetan ematen diren doako proiekzioekin. Aurten, Tabakalerako eskaintza lau emanalditara zabaldu da.

Zinemaldiaren helburua honako hau da: giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea, eta justiziarekin eta gizarte-berdintasunarekin konprometitutako herritar aktiboak sustatzen laguntzea.

Abonu bat dago (22 €) Victoria Eugenia Antzokiko emanaldi guztietara joateko eskubidea ematen duena; Internet bidez nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eskuratu daiteke ostegunetik, martxoak 28, 11:30etik aurrera.

Sarrerak egun horretan bertan jarriko dira salgai (4,50 €) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Internet bidez eskuratu daitezke.

Informazio gehiago: Giza Eskubideen 17. Zinemaldia

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana