Unibertsitateko ikasleen animazio lanak zabaltzeko kolaborazio hitzarmena sinatu dute EZAEk eta DIGIPENek

  • Unibertsitateko ikasleen animazio lanak zabaltzeko kolaborazio hitzarmena sinatu dute EZAEk eta DIGIPENek
EZAE

  • DataMartxoak 29
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Euskadiko Zine-Aretoen Elkarteak eta Ameriketako DigiPen unibertsitatearen Bilboko egoitzak bat egin dute ikasleek unibertsitatean, lau urteren buruan, egindako animaziozko lanak euskal zinemetan erakusteko. Horrela, EZAEk euskal sortzaileen aldeko apustua egin du eta zine-aretoak zinemaz gozatzeko toki ezin hobea direla defendatu du.

Euskadiko Zine-Aretoen Elkarteak eta Ameriketako DigiPen unibertsitatearen Bilboko egoitzak bat egin dute ikasleek unibertsitatean, lau urteren buruan, egindako animaziozko lanak euskal zinemetan erakusteko. Horrela, EZAEk euskal sortzaileen aldeko apustua egin du eta zine-aretoak zinemaz gozatzeko toki ezin hobea direla defendatu du. 

Bestalde, ikasgeletan sortzen ari den talentua, hau da, Estatuko zein nazioarteko ikasleek garatzen ari diren trebetasuna, zabaldu nahi du DigiPenek, etorkizuneko profesionalei bultzada emateko ahaleginetan. 

DigiPen Europe-Bilbaoko zuzendari nagusi Ignacio de Otalorak eta EZAEko lehendakari Alfonso Benegasek sinatu dute gaur kolaborazio hitzarmena. Beraz, aste honetatik aurrera, animazio generoko film laburrak proiektatuko dira EZAEren bazkide diren zine-aretoetan, film luzeen aurretik. DigiPen arduratuko da erakutsiko diren lanak hautatzeaz, horietariko asko nazioarteko mailan sarituak; eta EZAEk erabakiko du zein saiotan proiektatuko diren.

Sinatutako dokumentuak zine-aretoen elkarteak kultura zinematografikoa bultzatzeko bete beharreko helburuak biltzen du; sustapena, komunikazioa edota hedapena lantzea, baita zinemaren hedapenerako erabiltzen diren espazioak dinamizatzeko eta mantentzeko lan egitea ere. Halaber, hitzarmenak bat egiten du bete-betean DigiPenen heziketarako bokazioarekin, eta horren seinale da urtero animazio generoko zineman eta efektu berezietan espezializatu nahi diren gazteei eskaintzen dien formakuntza. 

Bi entitateak elkarlanean aritzeko duten interesa ikusita, lankidetzak etorkizunean ere jarraitzea espero dute. Izan ere, biek helburu dute belaunaldi berrien talentua sustatzea, baita Euskadiko industria zinematografikoa eta film labur eta luzeen ekoizpena bultzatzea ere.  

Akordio honekin batera, EZAEk beste ekimen batzuk ditu kulturaren sustapenerako: Bidaiariak zinera! ekimena, Zinema Euskaraz proiektuaren aldeko apustua, edota aurten abian jarritako Euskal Zinemaren Eguna bezalako ekimenak, esaterako.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana