Haurrei zuzendutako antzerki testuen XXVIII. lehiaketa - 2019

  • Haurrei zuzendutako antzerki testuen XXVIII. lehiaketa - 2019

  • DataApirilak 18
  • Gaia Arte eszenikoak, Literatura

1. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte.

2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, betiere, baldintza hauekin bat:

  • Testuek jatorrizkoak beharko dute izan, argitaragabeak, eta ezingo da testu bera aurkeztu bi modalitateetan.
  • Beste edozein lehiaketatan saririk jaso ez izana.
  • Antzezlana inongo konpainiak –profesionala izan ala ez– antzeztu ez izana.
  • Antzezlanak haurrendako lanek izaten ohi duten besteko iraupena izan behar du. 

3. Lanen hiruna ale igorri behar dira, mekanografiaturik eta lerro artean tarte bikoitza utzirik, gutun-azal itxi batean. Gutun-azalean izenordea paratuko da, bai eta “Haurrendako Antzerki Testuen XXVIII. Lehiaketa” testua ere. Lanak honako helbide honetara bidali behar dira: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA, San Agustin kalea, -5. 31001. Iruña. (Nafarroa). Aipatutako gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da, eta bertan datu hauek:

  • Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak, helbidea eta telefonoa.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Idatzizko aitorpen bat, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso. Halaber, egileak berariaz aitortuko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela. Gutun-azal horren kanpoko aldean lana aurkezteko erabiltzen den izenordea idatzi behar da. Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 22an amaituko da.

4. Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta hiru pertsonak osatuko dute kategoria bakoitzeko, hau da, hiru gaztelaniazkoan, eta beste hiru euskarazkoan.

5. Zenbait irizpide finkatu dira saritu beharreko testuak aukeratzeko: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta 2019ko irailaren bigarren hamabostaldian emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten egileek lanak itzultzeko eskatzen ahalko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, 2019ko irailaren 16etik 30era bitarte. Epe hori iraganda, lanak deuseztatuko dira.

6. Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera, egileak lana erabiltzen ahalko du, betiere sariaren izena eta hori eman dioten erakundeak honela aipatzen baditu:

“Haurrendako Antzerki Testuen XXVIII. Lehiaketaren saria, Nafarroako Antzerki Eskolak antolatua, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, 2019. urtean”.

Saritutako lanaren egileak Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku lagako ditu testuaren antzezpenak urtebetean –betiere saria noiz eman eta data horretatik aitzina– sortzen ahal dizkion egile-eskubideak, halako moduz non ez baitzaie kontzeptu hori dela eta gasturik sortuko lehiaketaren antolatzaileei.

7. 2.500 € (bi mila eta bostehun euro) jotzen duen diru-saribakarra finkatu da kategoria bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz). Kopuru horretatik aplikagarriak diren zerga-arauak betez atxiki beharrekoa deskontatuko da.

Epaimahaiak, egoki joz gero, ex-aequo banatu ahal izanen du saria bi lanen artean. Halaber, eman gabe uzten ahalko du.

8. Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana