42. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute

  • 42. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute

  • DataMaiatzak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Maiatzaren 2tik irailaren 30era

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

PARTE HARTZEA

1. Edozein film egilek har lezake parte Euskal Zine Bileran (EZB).

LANAK

2. EZB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira.

3. Lanek gehienez 30 minutu izango dute.

4. Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.

5. Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak ezta 2018ko urria baino lehen egindakoak.

6. Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jasartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.

IZEN EMATEA

7. Pelikulak online aurkeztuko dira.

8. Pelikula youtube edo vimeo bezalako kanaletara igo eta pasahitz nahiz link pribatu bidez gorde ostean, Euskal Zine Bilerako webgunean, izen-emate orriarekin batera jarriko dira linka eta/edo pasahitza pelikularen  hiru fotograma, kartela (edukiko balu) eta egilearen datu pertsonalak. Webgunean jarritako linka izango da antolakuntzatik lana ikusteko asmoz aukeraketa batzordeari hasieran eta, aukeratua izanez gero, epaimahaikideei luzatuko zaiena, beraz partaideek linka aldaketarik gabe bere horretan mantentzeko erantzukizuna. Linkaren edozein motako aldaketak lehiaketan parte-hartzeko aukera ukatuko dio partaide/egileari.

9. Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko irailaren 30a izango da.

10. Aurkeztutako lanen aukeraketa Aukeraketa Batzordeak egingo du.

AUKERAKETA

11. Egileei aukeraketaren berri eman ostean, beraien pelikulak mp4 edo mov HD formatoetan bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

12. Lehiaketan parte hartzen duten egileek beraien lanak fase esperimentalean dagoen EZBko ZOOM programa pedagogikoan erabiltzeko baimena ematen diete antolatzaileei. Programa honen helburua herriko ikastetxeetan zinema tresna pedagogiko bezala lantzea da.

13. Egileak dira aurkezturiko lanen eskubideen jabeak. Hala ere, lana aurkeztearekin bat egileek baimena ematen diote EZBko antolatzaileei filmen zatiak zinemaldiaren promozioan erabiltzeko. Promozio-lan hori egiteko edozein bitarteko erabil daiteke (internet, argazkiak,…).

SARIAK

14. Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute.

15. Beheko taulan azaltzen dira EZBn sarituko diren arloak.

ARLOAK

SARIAK

Zuzendaritza

1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Gidoia

1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Film onena

1.900,00 € eta Urrezko Antzarra

Ikusleen saria

750,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

16. Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira.

17. Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak amaierako ekitaldira sariak jasotzera etorri beharko dira, edo bestela, norbait bidali  beharko dute euren ordez. Hau da, sariak eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da irabazle edo honen ordezkaria ekitaldi honetan izatea.

Eskuratu oinarriak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana