Anuario AC/E de cultura digital 2019

  • Anuario AC/E de cultura digital 2019

  • DataMaiatzak 10
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Kultura digitaleko AC/E urtekaria 2013. urtean argitaratzen hasi zen, kulturaren sektorearen eraldaketan sakontzeko eta bere erakundeei eta profesionalei laguntzeko XXI. mendeko erabiltzaileen asmoekin bat datozen esperientziak sortzen.

Sei urte igarota, estrategia digitalaren garapena funtsezko elementu bihurtu da instituzioentzat, eta urtekaria ezinbesteko lan-tresna bat da AC/Eren eta kultura-sektoreko profesionalen arteko interakzioa sendotzeko. Arte eszenikoak, museoak, jaialdiak, ondare historikoa eta liburua: horra sakonki aztertu ditugun gaietako batzuk, estatuko zein nazioarteko esperientzia interesgarrienak erakutsita.

Sare digitalaren testuinguruak eta errealitateak eraldaketa handiak eragin dituzte obren lege-babesean eta egileen eskubideetan. Erronken artean daude sortzaileen eta erabiltzaileen arteko interesen oreka finkatzea eta, era berean, sormen-iturriak, originaltasuna eta jabari publikoa zabaltzea, bai eta oinarrizko eskubideak betetzea ere, OMPIren (Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea) garapenerako agendaren eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren gomendioen arabera.

Aurtengo Focus-ak aztertu nahi du nola bateratzen dituzten helburu berriak estatuko eta eskualde mailako sistema bereizgarriek, obrak eta kultura-ondasunak eskuratzeari dagokionez eta sormen-plataformetarako eta artelan bisualen, ikus-entzunezkoen, musikalen eta literarioen trukerako esparru arautzaileei dagokienez; elkarlanaren, berrikuntzaren eta irekitasunaren premisen barruan.

Gainera, 2019ko edizio honen lehen zatiak kulturako profesionalen eta ingurune digitaleko espezialisten testuak biltzen ditu, zeinek zenbaitetan aztertzen baitituzte, baita ere, teknologia berriei buruzko zeharkako gaiak eta horiek sortzaileari eta bere eskubideei nola eragiten dieten.

Hala, Sebastian Posth-ek aztertzen du zer erabilera izan ditzakeen blockchain-ak industria kulturaletan; Ignasi Labastidak, berriz, kultura irekia aztertzen du, bai eta, sortzailea errespetatuz, jabetza intelektualeko eskubideak erabiltzeko aukerak eta mundu digitaleko edukien berrerabilera ere. Ondoren, Mayo Fusterrek kulturaren arloko burujabetza ekonomikoa aztertzen du, eta teknologia berriak hartzearekin lotutako berrikuntza kultural eta ekonomikoen adibideak jartzen ditu. Diego Naranjo adituak sorkuntzan eta eta giza eskubideekiko eraginean oinarritzen du bere artikulua; eta Javier Lorenzok, aldiz, gaur egungo gai bat jorratzen du: industria kulturalean informazioa kontsumitzeko joerak eta zer kalte eragiten dieten albiste faltsuek.

Azkenik, Daniela Bosék adimen artifiziala heldu zenetik musika-sorkuntzaren eraldaketa digitaletan oinarritzen du bere lana, eta Isaac Baltanásek aztertzen du nola lagun diezaioketen podcastek kulturaren sektoreari.

Guztira, aditu garrantzitsuen zazpi artikulu dira, gure gizarteak bizi dituen aldaketak ezagutu eta horien inguruan hausnartzen lagunduko digutenak. Gainera, aldaketa horien atzean, kulturaren sektorerako aukera berriak aurkitzen dira.

Urtekariak gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzen dira, PDF eta EPUB formatuetan, eta doan deskargatu daitezke, Creative Commons lizentzia baten pean, bai Acción Cultural Españolaren webgunean, argitalpen digitalen atalean, bai estatuko zein nazioarteko liburu digitalen banatzaile nagusietan. 

Anuario AC/E de Cultura Digital

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana