Hiru korapilo umorez soilik askatzeko

  • Hiru korapilo umorez soilik askatzeko
    Hiru istorio desberdin, ezohiko hiru egoera, eta hiru korapilo. Horra Pez Limbo taldeak taularatuko duen Koxkak lanaren oinarria. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra, eta umorea dute guztiek eza
Berria

  • DataMaiatzak 15
  • Gaia Arte eszenikoak

'Koxkak' antzezlana aurkeztuko du Pez Limbo taldeak Gasteizko Principal antzokian, gaur. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra
 
Hiru istorio desberdin, ezohiko hiru egoera, eta hiru korapilo. Horra Pez Limbo taldeak taularatuko duen Koxkak lanaren oinarria. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra, eta umorea dute guztiek ezaugarri nagusitzat. Ez dira antzezlan berriak, nolanahi ere; lehendik ere taularatu izan dituzte, baina gazteleraz. Izandako arrakastaren ondotik, ordea, euskaraz antzeztearen «erronkari» heldu nahi izan diote orain. Gaur egingo dute obra berriaren estreinaldia, Gasteizko Principal antzokian.

Tripaki salda, Oilo ama eta Boxers dira obra osatzen duten hiru antzezlanak. 2011n, 2013an eta 2014an, hurrenez hurren, ondutako lanak dira, eta, orotara, 800 emanalditik gora egin dituzte horiekin. «Bereziak» dira taldearentzat, Raul Caminok azaldu duenez: «Taldearen benetako haziak dira; haiekin ekin genion. Aukera ezin hobea da guretzat orain euskaraz taularatu ahal izatea». Sortu zituzten garaiko egoera sozioekonomikoaren eragina dute hirurek: krisi ekonomikoa, sufrimendua, beldurrak, kezkak... askotariko gaiak jorratzen dituzte, umorearen ertz guztiak erabiliz betiere: «Gizarteari begiratu izan diogu lanak sortzerakoan, beraz, une horretan pil-pilean dauden gaiak jorratzen ditugu, muturrera eramanda askotan».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana