Idatzi ahala errez doazenak

  • Idatzi ahala errez doazenak
    Miren Agur Meabe idazlea, atzo, Hezurren erretura liburua aurkeztu aurretik, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Berria

  • DataMaiatzak 15
  • Gaia Literatura

Miren Agur Meabek 21 ipuin bildu ditu 'Hezurren erretura' lan berrian. Protagonista bera dute denek, eta bi garai ageri dira: haurtzarotik gaztarora artekoa eta helduaroa
 
Idazle batek jaso zuen pasadizoa: beste idazle bat topatu zuten behin ibilian, pentsakor, galdetu zioten zer zuen, eta adjektibo baten bila ari zela erantzun zuen hark. Berdinetan topatu zuten denbora batera, eta orduan ere erantzun, adjektibo beraren bila segitzen zuela. Ez zen bera, baina Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) izan zitekeen Leire Lopez editorearentzat. «Ez nintzen gehiegi harrituko Miren Agur Meaberen etxe ingurura joango banintz, eta paseoan topatuko banu adjektibo baten bila, edo beste edozein hitzen bila. Neurri handi batean, Meaberen literatura hitz zehatzaren bilaketa iruditzen zait». Eta hala ikusten du Hezurren erretura ere, haren lan berria. «Bilaketa horren beste emaitza bat da; hitz zehatzaren bilaketa bat, kontatu nahi dena kontatzeko forma zehatzaren bilaketaren parte dena, bata ez baitago bestearengandik banatuta».

Kristalezko begi bat (Susa, 2013) azken liburutik sei urtera plazaratu du lan berria Meabek, eta haren «bigarren zatia» ez bada ere, «nolabaiteko diptiko bat» osatzen duela aipatu du egileak. Nobela zen hura, eta narrazio bilduma lez aurkeztu du hau. 21 kontakizunek osatzen dute liburua, baina pertsonaia bat bakarra da denetan, eta bi planoren bidez eraiki du Meabek: haurtzarotik unibertsitaterako bidea eginez doan neska bat ageri da batean, «munduan bere lekua egiten doana»; eta 55 urte inguruko andre bat bigarrenean, «bakardadeak hazten jarraitzeko bulkada eman diona». Bi planoak tartekatuz doaz narrazioak, oraina eta iragana txandakatuz; batzuetan bigarren lerroko elementu direnak erdigunean jarriz besteetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana