Sonia Prez Ezquerra: "Euskadi bisitatzeko eta bertatik bidaiatzeko eragile bilakatu dira musika-jaialdiak"

  • Sonia Prez Ezquerra:
Irekia

  • DataEkainak 10
  • Gaia Musika

2018ko jazzaldietan hoteletako okupazioariburuzko datuak hauek izan ziren: % 76 Getxoko Jazzaldian, % 92 Donostiako Jazzaldian, eta % 87 Gasteizko Jazzaldian

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak jazzaldiak aurkeztu ditu gaur, Jazz Euskadi markan bilduta 3 lurraldeetan izango direnak.Berarekin batera izan dira aurkezpenean Getxoko Jazzaldiko zuzendari Iñaki Saitua, Gasteizko Jazzaldiko zuzendari Alberto Ibarrondo eta Donostiako Heineken Jazzaldiko zuzendari Miguel Martín.

Musika-jaialdiek duten garrantzia azaldu du sailburuak, irmotu den erreferentzia turistiko bat baitira, tradizio handiko jazzaldien kasuan batez ere.“Musika-jaialdiak erakargarritasun turistiko handi bat dira, bisitatzen gaituztenekin herritarrek partekatzen dituztenak, eta horrek aberastu eta lehen mailako erakargarritasun turistiko izatera eramaten ditu.Nazioartekotu egiten gaituzte eta kulturaren industria bat sorrarazten dute.

Joan den urteko jazzaldietan hoteletako okupazioariburuzko datuak hauek izan ziren: % 76 Getxoko Jazzaldian, % 87tik gora Gasteizko Jazzaldian eta % 92 Donostiako Jazzaldian. 50.000 pertsona baino gehiago musika-ekitaldi baten inguruan bilduta, eta turista bilakatzen direnak, lurralde osoa ezagutzeko aukerarekin. Hiru lurraldeetan musika-jaialdiak izateak aukera ematen digu, gainera, bisitarien fluxuak orekatzeko, turistak gure geografia osotik banatzeko eta baliabide hurbilenetan barneratzea eskaintzeko”.

Sailburuak nabarmendu duenez, musika-jaialdiak, gainera, esperientzia komunitario paregabe bat dira, askotariko pertsonak, ezagutzeko eta esperimentatzeko gogoz etorriak, zaletasun berareninguruan biltzen baitira. “Musika-jaialdi hauek Euskadiren irudi turistikoaren barruan irmotzea da gure helburua, musika onaz gozatzeko bisitatzen gaituztenak enbaxadore handiak izatea lortzeko”.

Musika-eskaintza zabalari bestelako sustapen-ekintza turistiko espezifiko batzuk gehitzen zaizkio, esaterako:“Euskadi Basque Country” photocall-a, jaialdietan parte hartzen duten izarrek posatzeko, era horretan Euskadik helmuga turistiko gisa duen irudia babestu eta nazioarteko proiekzioa izan dezan lortzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana