IFOB jaialdia, La Pamplonesaren urteurreneko ospakizuna, abian Iruean

  • IFOB jaialdia, La Pamplonesaren urteurreneko ospakizuna, abian Iruean
eitb.eus

  • DataEkainak 12
  • Gaia Musika

Ekainaren 15ean, arratsaldean, desfile handi bat egingo dute Nafarroako hiriburuaren erdigunean, zezen plazan bukatuko dena kontzertu jendetsu batean

Asteazkenean, ekainak 12, IFOB jaialdiaren, La Pamplonesaren mendeurrena ospatzeko jaiaren, jarduerak hasiko dira, eta igandera arte, hilak 16, hainbat herrialdetako laurogei musika banda ekarriko ditu Iruñera, 3.100 musikari baino gehiago.

Musikariak hiriko plaza eta kaleetan arituko dira, eta, gainera, ekainaren 15eko arratsaldean erdialdea hartuko duen desfile handi batean batuko dituzte beren melodiak, denak batera zezen plazara joan eta, emanaldi jendetsu batean, kantu ezagunak jo aurretik.

Bost egunez, Japoniako, Kanadako, Estatu Batuetako, Puerto Ricoko, Erresuma Batuko, Maltako, Alemaniako, Frantziako eta beste hainbat herrialdetako taldeak izango dira Iruñean.

Bestalde, mendeurrena ospatzeko jardueren baitan, hamaika herrialdetatik etorritako 500 pertsonak parte hartuko dute IFOB (International Festival Of Bands) jaialdiaren kariaz antolatu dituzte hitzaldi, ikastaro, eskola eta emanaldietan.

Igandean, nonahi izango dira emanaldiak, jaialdiari bere neurriko amaiera emateko.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana