Kutxa Kultur Enea 2019. Deialdia

  • Kutxa Kultur Enea 2019. Deialdia

  • DataEkainak 28
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Kutxa Kultur Eneak, Kutxan 2016tik martxan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan, garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran horiek lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hauxe baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.

Kutxa Kultur Enea Programaren helburua da kultura-coworking gune bat sortzea, gehienez 40 ekintzailek partekatua, komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea garatzeko helburuaz, lekua izan dezaten bertan askotariko kultura-proiektuek: diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapen eta beste arlo batzuetakoek.

Programa zertzen den lekuak badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

Programa honetan parte hartzeko eskaera profesionalek, pertsona ekintzaileek, elkarte edo enpresek egin dezakete, Gipuzkoako lurraldean sustraituta baldin badaude, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari badira eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsia ematen badiote, negozio-ideia bat identifikatuta baldin badute eta garatu edo/eta gauzatu nahi badute, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten badute, sorkuntza-iturri gisa. Proposamenak berrikuntza, enpresa eta kulturan adituak direnen batzorde batek aztertuko ditu.

Orain ekosistema berritzaile honek proiektu berriak aurkezteko epea irekiko du, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte. Interesatuek formulario hau bete beharko dute. Programaren iraunaldia urtebetekoa izango da beste batera luzagarria ebaluazio-batzordearen balorazioaren arabera.

Horrekin batera, Enea komunitateko kideek aukera dute Kutxa Kultur-ek Tabakaleran duen gainerako azpiegitura erabiltzeko, eta horrela beren proiektuei ikusgaitasuna emateko. Baina Kutxa Kultur Enea komunitateko kide izateak konpromisoak hartzea ere eskatzen du, adibidez, lekuaren mantentze-gastuei aurre egitea (85 € egun osoa eta 50 € egun-erdia, BEZ barne bietan), negozio-eredu baten definizioa edo/eta garapena, prestakuntza eta tutorizazioetara nahitaez joan beharra, eta dinamizazio-jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.

OINARRIAK PDF-FORMATUAN

IZENA EMATEKO ORRIA

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana