Gure_RBTK San Telmo Museora iritsi da, euskal enpresa eta erakundeen robotikari buruzko erakusketa

  • Gure_RBTK San Telmo Museora iritsi da, euskal enpresa eta erakundeen robotikari buruzko erakusketa

  • DataUztailak 11
  • Gaia Ikusizko arteak

Gaur aurkeztu da museoan Gure_RBTK erakusketa, Hello, Robot erakusketaren harira antolatutakoa. Uztailaren 12tik irailaren 29ra ikusi ahal izango dira San Telmo Museoaren lehen solairuan, industrializazioari eskainitako atalean.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Euskadirako diharduena Transformazio Digitalerako Bulego gisa, museoarekin elkarlanean aritu da Gure_RBTK izenburudun erakusketa txiki honen garapenean; euskal industria sarearen hainbat soluzio robotiko aurkezten dira bertan.

Erakusketan enpresa edo erakunde hauek hartuko dute parte: Larraioz Elektronika, Tecnalia, iK4-Tekniker, Tecnun/Ceit, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, SPIFF STUDIOS eta Gogoa. Inguru hurbilean diseinatutako edo ekoiztutako soluzio teknologikoen erakusk bat da, ezagutzera ematen duena bertako teknologia gaitasuna hainbat sektoretan, esaterako, industria, automozioa, eraikuntza, farmazia, elikadura edo osasuna.

Erakusketak, besteak beste, izango ditu mugikortasun urria duten gaixoen errehabilitaziorako exoeskeleto eta gailu robotiko bat, zamak mugitzeko edo zehaztasun handiko operazioak egiteko beso robotiko industrialak, pertsonekin lan eremua partekatzen duen robot kolaboratibo bat beso bikoitza duena, bisita gidatuak egiteko edo materiala garraiatzeko gida-robotak edo erabilera anitzeko dronak.

Erakusketan robot hauek daude: Kuka KR3 Agilus (Mondragon Unibertsitatea), Mitsubishi PA10 (Tecnun / CEIT), HANK (GOGOA), kTBot (IK4 – TEKNIKER), Galtxagorri (UPV/EHU), Kawasaki Robotics duAro (Larraioz Elektronika), Kawasaki Robotics MS005N (Larraioz Elektronika), SPIFF 266-R (SPIFF Studios), MIRELA (Tecnalia), ARMASSIST (Tecnalia), Kawasaki Robotics BX100N (Larraioz Elektronika).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana