Begiratzeko erak eta aukerak

  • Begiratzeko erak eta aukerak
    Jesper Just, Guggenheim museoan aurkeztutako obrari begira. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
berria.eus

  • DataUztailak 12
  • Gaia Ikusizko arteak

Gizarteak «gorputz arazotsuak» behatzeko duen modua jorratu du Jesper Justek 'Ikuskizun etengabe hau' obran. Urriaren 20ra arte izango da ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Iluntasunak irensten du aretoko sarrera zeharkatzen duen ikuslea. Bisitariak tentuz eman behar ditu lehen pausoak. Alta, ez du izango ohitzeko adina astirik, segituan pantaila batek igorritako argia antzematen hasiko baita. Instalazioak arbola sorta baten kontrapikatuarekin ematen dio ongi etorria. Arbolen buruak hain dira mardulak, ezen elkarri itsatsita daudela baitirudi. Bisitariak travelling geldo batekin jarraitzen dio segida ia amaiezinari. Hondoan, edozein parketan aurki daitezkeen soinuak; leunak, lasaiak. Hitzek ez dute tokirik filmak erdietsitako atmosfera horretan.

Ikuskizun izengabe hau obraren erdia baino ez da, ordea, bisitariak lehen begi kolpean ikusi duena. Buelta ematen badu, aurrez aurre egingo du topo bigarren pantaila panoramiko batekin; ikusleak toki berean jarraituko du —Parisko Buttes-Chaumont parkean eta inguruetan, zehazki—, baina perspektiba ezberdinetik ariko zaio istorioari so. Oraingoan, emakume bat agertzen da, gurpil aulkian. Hala, aretoan sartzean entzun duen hartxintxar soinua justifikatu egiten da.

Jesper Just artista danimarkarrak 2011n estreinatu zuen obra, eta urriaren 20ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. Erabat berritzailea izan zen bere karreran, lehenbizikoz erabili baitzuen kanal bikoitza. Baliabide berriari esker, audientziak xehetasun berriak harrapa ditzake; alegia, pantaila bakar batean eman ezin diren ertz horiek guztiak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana