Bizkaiko Aldundiak "Burdinoletan zehar. Bizkaia, Territorio Ferrn" El Pobaleko Burdinolaren erakusketa inauguratu du 15. urteurrenean

  • Bizkaiko Aldundiak
    Presentacin de la muestra Bizkaia, territorio ferrn
bizkaia.eus

  • DataUztailak 11
  • Gaia Ondarea, Bestelakoak

Bilduma honetan Bizkaiko burdinolen gaineko dokumentazio eta irudi berri asko topa daiteke, azken urteetan museoak egin duen ikerketa lanaren emaitza. Lurralde osoa ikus daiteke, estreinakoz. Datozen hilabeteotan, hitzaldiak eta gaiari buruzko ibilbide berriak antolatuko dira, eta erakusketa honetan ukitu bakarrik egingo diren gaiak sakontzeko bi argitalpen aurkeztuko dira: Bizkaiko burdinolei buruzko liburua eta Foru Agiritegiko euskal burdinoletako marrazkien azterlana. El Pobal ireki zenetik, 215.000 bisitari jaso ditu, 10.500 bisita gidatu baino gehiago egin dira eta 3.000 erakustalditik gora burdinolako makinak martxan jarrita. 

  Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobaleko Burdinolak 15 urte betetzen ditu, eta urtemuga hori ospatzeko eduki berriak ezagutaraziko ditu `Bizkaia, territorio ferrón´ erakusketaren bidez.

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Lorea Bilbaok erakusketa aurkeztu du gaur goizean, eta hark aipatu duenez, "erakusketan industria honetako aztarna onenen hautaketa zehatzena topa daiteke, burdinarena; burdinak, hain zuzen, Bizkaiaren identitatea, ekonomia, paisaia eta kultura lantzen lagundu du." Bilbaorekin batera izan dira ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari Nagusia, Andoni Iturbe; museoko zuzendari Marta Zabala; bertako teknikari Silvia Rubio; Santi Yaniz argazkilaria, Anton Lazkano realizadorea eta Javier Gandarillas marrazkilaria.

Burdinolek utzitako ondarea aberatsa da, askotarikoa, baina ezezagun samarra. Burdinoletan zehar erakusketan horren guztiaren berri izateko aukera izango du bisitariak. Gaur egun oraindik, gure ingurunean zeuden 200 burdinoletatik, 70 baten aztarna esanguratsuak aurki daitezke Bizkaia osoko hainbat tokitan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana