Labo: Deialdi publikoa

  • Labo: Deialdi publikoa
labo.eus

  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Arte eszenikoak

DEIALDI IREKIA LABO XL(1).

LABO XL(1) Donostian egingo den Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren 1. edizioa da eta parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da 2019ko abuztuaren 23ra arte. Jaialdia 2019ko urriaren 10tik 12ra ospatuko da.

LABO XL(1)ren deialdia formato eta espazio txiki edo ertainetan (6x6m gehienez) burutzen diren sorrera-lanak aurkezteko da eta artista eta konpainientzat irekia dago. Beti “mugimendua” oinarrizko kontzeptua izanik, “gorputza” eta ”espazioa” kontzeptuak lantzen dituzten performance, dantza edo disziplina anitzeko lanak aurkeztu daitezke.

Zure proposamena bidali aurretik hurrengo puntuak kontutan hartu:

1- Euskal Herriko eta estatuko artistek eta konpainiek ahal dute lanak bidali.

2- Hizkuntza eszeniko berriei lehentasuna emango zaie.

3- Estreinatuak izan diren piezak, DERRIGORREAN emanaldi osoaren bideoa bidali behar dute. Sortze-prozesuan dauden lanak ahal duten edukia bidaltzea gomendatzen da (beti kanpora lotutako artxiboak).

4. Eskaera deialdia@labo.eus posta elektronikora bidali behar da “Convocatoria LABOXL(1) Deialdia” gaiarekin eta honako edukia izan behar du:

-a. Artista/konpainiaren izena.

-b. Ikuskizunaren izena.

-c. Ikuskizunaren iraupena.

-d. Ikuskizunaren dosierra (aurrekoa barne):

— Sinopsia.

— Fitxa artistikoa eta teknikoa.

— Argazkiak.

— Teaserra ikusteko esteka.

— Emanaldi osoa ikusteko esteka.

— Parte-hartzaileen biografiak.

5. Aukeratutako konpainiek euren ikuskizunean lan egiten duten pertsona guztiak altan izan behar dituzte eta Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izan. Festibalean parte hartzeko kontratu bat bete eta sinatuko da.

6. Ikuskizunen hautaketa Festibalaren zuzendaritza artistikoaren eskuetan egongo da.

7. Deialdiaren eskaeren espektroa zabala denez, ikuzkizunaren katxea konpainia bakoitzarekin tratua egingo da.

8. LABO XL(1)k posta elektronikoaren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak. Balorazio eta hautaketa prozesua 2019ko irailaren lehengo astean burutuko da eta hautatutako proposamenak mail bidez jakinaraziko zaie.

Deialdiaren PDF-a hemen deskargatu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana