Etxepare Institutuaren 2018. urteko memoria

  • Etxepare Institutuaren 2018. urteko memoria

  • DataAbuztuak 8
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Dagoeneko eskuragarri dago Etxepare Euskal Institutuaren 2018. urteko memoria-txostena www.etxepare.eus webguneko “Argitalpenak” atarian. Urtean zehar egindako ekintza, proiektu, egitasmo eta lan ezberdinak biltzen ditu idatzi honek, baita martxan dauden ildo estrategikoak ere. Horrez gain, urteko?aurrekontuen eta gobernantza organoen?inguruko informazioa?ere kontsulta daiteke bertan. 

Bi hizkuntzatan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Institutuak urtean zehar bakarka eta beste erakunde edo eragile ezberdinekin aurrera eraman dituen proiektuak ageri dira bertan, lantzen diren kultur disziplina ezberdinetan sailkatuta. Disziplina horiek dira Literatura eta itzulpengintza, Arte eszenikoak, Zinea eta Ikus-entzunezkoak, Musika eta Arte plastikoak eta ikusizkoak. Horrez gain, memoriak beste atal batzuk ere jorratzen ditu, hala nola, Euskal kultura kanpoan sustatzeko beste ekimen batzuk, euskal ikasketak eta euskararen sustapena, Komunikazioa eta hedapena eta Kudeaketa eta baliabideak. 

2018ko txostena esteka honen bidez eskura dezakezu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana