Irati Goikoetxeak jaso du Igartza Saria

  • Irati Goikoetxeak jaso du Igartza Saria

  • DataIrailak 10
  • Gaia Literatura

'Herriak ez du barkatuko' eleberri proiektua hautatu du epaimahaikoak hamasei egitasmoren artean. Gaur eman dute sariaren berri, Donostian. 

Irati Goikoetxea beasaindarrak irabazi du aurtengo Igartza Saria, Herriak ez du barkatuko eleberri proiektuarekin. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatutako sariketak 22 urte bete ditu aurten. Gaur eman dute sariaren berri, Elkarrek Donostian duen egoitzan. Guztira hamasei proiektu aurkeztu dituzte eta epaimahaiak Goikoetxearen lana aukeratu du denen artean; 6.000 euroko diru saria jasoko du, eta trukean, urte beteko epean lana bukatzeko konpromisoa hartuko du idazleak. Epaimahaikoa Ana Jakak, Igor Estankonak eta Garazi Kamiok osatu dute.

Irati Goikoetxea Asurabarrena 1988. urtean jaio zen Beasainen. Matematikako irakaslea da, eta bertso jarrietan nahiz literatur arloan lan ugari egin ditu. 2014an Andraizea ipuin-liburua argitaratu zuen. Segura Irratiko Itaka kultur saioaren gidaria ere bada. Egun, Nafarroako Gobernuan ari da lanean, bizikidetza arloan.

Herriak ez du barkatuko eleberriak bizikidetzaren gaia jorratuko du. Oihana protagonistak 41 urte ditu, eta duela 22 urte galdu zuen aita, ETAk erailda. Bi seme-alaba ditu, 14 eta 5 urtekoak, eta alaba txikiaren galderak tarteko, aita hil zuteneko gertakariak berritzen hasiko da. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana