Bernardo Atxaga: "'Etxeak eta hilobiak' izango da nire azken nobela"

  • Bernardo Atxaga:
    Bernardo Atxaga idazlea, Faktoria albistegian
eitb.eus

  • DataIrailak 10
  • Gaia Literatura

Urrian kaleratuko du Atxagak, "Etxeak eta hilobiak" azken nobela. Beste idazkera batzuk arakatu nahi baititu aurrerantzean. "Joan naiz ilargiraino; ea zer dagoen ilargiaren atzean"

2 urteko lanaren ondoren, urrian kaleratuko du Bernardo Atxagak Etxeak eta hilobiak izeneko azken lana: "Pamielari esan diot jar dezala kartelean azken nobela izango dela hau". Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria.

Sei narrazio ditu guztira: autonomoak dira baina aldi berean, "unibertso bakarrean" josten direnak, Atxagak kontatu digunez. Sukaldea jasotzen aurkitu dugu idazlea, urtetan pilatu zaizkion ohar eta kuadernoetan arakatu eta beste idazkera batzuk esploratu nahi baititu aurrerantzean: neurriz txikiagoak akaso, baina bere ustez ez sendotasunez. "Joan naiz ilargira eta ea orain zer dagoen ilargiaren atzean; itzultzen ez banaiz gogoratu nirekin" esan digu 'Faktoria'n.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana