Foals eta Floating Points, BIME LIVE jaialdiko azken iragarpenak

  • Foals eta Floating Points, BIME LIVE jaialdiko azken iragarpenak
    Foals
eitb.eus

  • DataIrailak 11
  • Gaia Musika

First Girl on the Moon eta Röyksopp DJ Set ere iragarri ditu jaialdiko antolakuntzak. Horrez gain, Goxo gunea eta kanpalekua aurkeztu ditu

BIME LIVE jaialdiaren kartela itxi duten izenak iragarri dituzte gaur. Hala, Foals, Floating Points, First Girl on the Moon eta Röyksopp DJ Set aurkeztu dituzte. Horrez gain, Goxo gunearen eta kanpalekuaren inguruko informazioa eman dute. Jaialdia azaroaren 1ean eta 2an izango da, BEC! aretoan.

Yannis Philippakis karismatikoa buru duen Foals talde britainiarrak, bandaren ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, Everything Not Saved Will Be Lost proiektu arrakastatsua aurkeztuko du.

Foals taldearekin batera, izen gehiago ere iragarri dituzte, hala nola, Floating Points. Neurozientzian doktore eta ekoizle ospetsu den Sam Sepharden izen artistikoa da Floating Points. 2009. urteaz geroztik dabil jardunean, eta teknika bikaina lortu du estiloak nahasteko garaian. Röyksopp bikote norvegiarrak, bere aldetik, platerekin nola lan egiten duen erakutsiko digu BIME Live jaialdian. Juancar Parlange eta Eneko Cepeda bikotearen proiektu berria da First Girl on The Moon. Oso Polita zigiluarekin irailaren 27an argitaratuko duten Scars diskoa aurkeztuko dute BEC!en.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana