Abian da consonni radio Az-rekin irrati-saioaren denboraldi berria

  • Abian da consonni radio Az-rekin irrati-saioaren denboraldi berria

  • DataIrailak 11
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Abian da consonni radio AZ-rekin irrati-saioaren denboraldi berria. consonni argitaletxeak, Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarrak, consonni radio AZ-rekin irrati-saiotik abiatuta, esperimentazioa egiten du hitza eta irrati-entzuketarekin eta kultura kritikoa hedatzen du Atarian dagoen estudioan. 

Bertatik, asteartero, irrati-saioak jarraitu ahal izango dira, baita streaming bidez consonniko webgunean, AZ-ko webgunean, eta ivoox edo iTunes irrati plataforma antzekoetan ere. 

Denboraldi berri honetan consonni radio AZ-rekin finkatutako programek ere jarraipena izango dute: Alicia San Juanen Voces en el jardín eta Arrate Hidalgo eta Laura Lazcanoren ¿Qué haría Barbarella?.
Honez gain, consonnik egindako deialdi publikoaren ondorioz, hurrengo hilabeteetan emitituko diren 3 programa hautatu ziren.

Voces que caminan (Oinez dabiltzan ahotsak) Gabriel Villotarena da, eta soinu-dokumentalaren eta saiakeraren arteko formatu hibridoa da. Soinu-collagean musika, ahotsak eta landako grabazioak daude, isiltasuna bilatu nahi du eta gorputzak mugitzean ateratzen duen soinua ere bai.

Phoenix Ragazza Jone Uriarte eta Lur Olaizolarena da, euskara hutsean egindako programa da. Zinemaren eta irratiaren harremana planteatzen du ikuspegi feministatik, eta begiak, begirada, entzunaz eraldatzeko proposatzen digu.

T.R.A.U.M.A. Magda De Santok eta Duen Sacchik gidatutako irratsaioa da, queer/Kuir/Cuir komunitateko artista, ikerlari, kuratore, aktibista, idazle, sortzaile eta langileen diasporako eta migrazioko esperientziatik abiatuta sortutako kultura publikoak partekatzera gonbidatzen duena.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana