Hiru kontzertuk osatzen dute udazkeneko VI. Donostia Musika zikloa

  • Hiru kontzertuk osatzen dute udazkeneko VI. Donostia Musika zikloa
    Tanya Duran

  • DataUrriak 9
  • Gaia Musika

Donostia Musikarekin batera antolatutako seigarren zikloari Tanya Duran sopranoak eta Oscar Lobete pianistak hasiera emango diote urriaren 15ean. Beste bi errezital ere egongo dira udazkenean zehar: azaroaren 10ean Euskal Barrokensemble eta abenduaren 14an Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Ruben Fernandez pianistak osatutako hirukotea. Lehen bi hitzorduak Victoria Eugeniako Club aretoan izango dira eta azkena areto nagusian.

Esan bezala, urriaren 15ean Tanya Duran eta Oscar Lobetek zabalduko udazkeneko programa Victoria de los Angeles sopranoa eta Alicia de Larrocha pianistaren omenez hamasei obra joko dituzte antzokiko Club aretoan. Saioa 20:00etan hasiko da.

Azaroaren 10ean, iluntzeko 19:00etan, Euskal Barrokensemblek Hego-koloreak diskoak oinarritutako kontzertua eskainiko du Clubean. Antzinako musikako talde hau Enrike Solinis-ek sortu zuen Bilbon 2006an.

Amaitzeko, abenduaren 14an, iluntzeko 20:00etan, areto nagusian, Ainhoa Zubillaga, Miren Urbieta-Vega eta Ruben Fernandez hirukotearen txanda izango da. Errezitalak bi zati izango ditu: lehenean ganbera-kantaren generoan jardun duten konpositore frantses nabarmenenak (Gabriel Fauré, Ernest Chausson eta Camille Saint- Saëns); bigarrenean, opera eta zarzuela izango ditugu kantarien luzimendurako.

2020ari begira, Beethovenen jaiotzaren 250 urteurrena ospatzeko hainbat kontzertu izango dira. Aurrerago emango da ziklo honen berri.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana