Berlinaleren European Film Market-ean parte hartuko dute Cinema from Spain (ICEX + ICAA) espazio birtualean
Martxoko lehen astean, hilaren 1etik 5era, European Film Market-a egingo dute. Bertan izango da, aurten ere, Basque Audiovisual-en lehioa. Berlinaleren EFM-en parte hartuko dute, horrela, Cinema from Spain (ICEX + ICAA) espazio birtualean. Bertan lanak erakusteko deialdia zabaldu diete sortzaileei.
Lehengo urteko merkatuetan bezala, jaialdian lehiatila izango dute Basque Audiovisual-eko katalogoa erakusteko. Hori osatzeko lanen bila ari dira orain. «Zuen laguntza eskatzen dut informazioa ahalik eta eguneratuen eduki dezagun bai katalogo eta baita gainontzeko materialetan ere. Trailer eta teaserrak esaterako», adierazi dute arduradunek.