ADEL 2021 - Parte hartzeko izena emateko epea zabalik

  • ADEL 2021 - Parte hartzeko izena emateko epea zabalik
Artedrama

  • DataEkainak 23
  • Gaia Arte eszenikoak

Zabalik dago ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIAn (ADEL) izena emateko epea!

Irailaren 20tik 25era Aulestin ospatuko diren topaketetan parte hartu nahi izan ezkero, oraintxe duzu aukera.

Aurtengo irakasleak:

  • Ander Lipus
  • Olatz Gorrotxategi
  • Patricia Urrutia
  • Manex Fuchs
  • Ruth Guimerà
  • Matxalen de Pedro + Igor de Quadra

Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 450€koa (lotarako lekua eta otorduak barne). Gainera, tailerretako irakasle batzuek martxan dituzten antzezlanak ikusteko aukera irekia ere egongo da, gauero emanaldi bat eskainiko baita herriko frontoian.

Laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaude. Leku gutxi gelditzen dira, beraz arin ibili!

IZENA EMAN

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri