"Idoloak akatu genituenekoa"


Barnezomorro argitaletxeak kaleratutako punkrock eta hardcore abestietan oinarrituriko ipuin bilduma. Hiru idazleren narrazioak batzen ditu: Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarte. Idoloak akatu genituenekoa izenpean eta 18 talderen kanta bana abiapuntutzat hartuta, idazle bakoitzak nahieran eraiki ditu 18 kontakizun. Stooges-en protopunka eta "hirutasun santua" osatzen duten Ramones, Clash eta Sex Pistolsekin abiatzen da bilduma, ondoren Rezillos, Black Flag, GG Allin, Agnostic Front eta beste hainbati lekua uzteko. Tarterik ere bada Euskal Herriko doinuentzat, RRV delakoaren ezkutuko harribitxi izan ziren Ahaztu Antzean taldeari eskainitako kronika, kasu.

Narrazio hauetan zehar "sexu, droga eta rock and rolla" topikoaren osagaiak aurkituko dituzu, jakina. Ipuinak, haatik, ez dira horretara mugatzen, eta bestelako gaiak ere jorratzen dira orriotan, hala nola, kaleko bizimodua, justizia, maitasuna, patinen mundua edo militantzia politikoa.

Laburbilduz, punk literatura euskaraz. Bazen garaia, ezta?


En breve

  • Autores Iñigo Basaguren-Duarte, Gotzon Hermosilla, Igor Mercado
  • EditorialBarnezomorro
  • Precio10,40 €
  • IdiomaEuskera
  • Nùmero páginas160
  • Fecha2016
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-617-6466-2
Euskadi, bien comn