Kalerki 2017 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdia.
Mundua kaos handi batean bildu da. Brigada ilunek munduko txoko guztietara iritsi nahi dute haien lege eta agintea ezartzeko danborren zaraten erritmoan. Kontuz, suak ez zaitzala harrapa, ez eta txingarrek ere, iluntasunean irentsiko baitzaitu. Kontuz ibili!
Lekittoko Deabruak:
Su ikuskizunak eskaintzen dituen Lekeitioko antzerki taldeak 2012an abiatu zuen proiektu hau, Mediterraneoko correfoc-ek inspiratuta eta Euskal Herriko tradizioekin uztartuta. Taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko “Anabasa” ikuskizun berria sortu dute; zuzeneko musika eta pirotekniarekin jendearen parte hartze aktiboa lortzen dute, denon gozamenerako.
Kalejira piroteknia efektu ezberdinekin eta amaiera ikusgarria.
FITXA ARTISTIKOA