"Egilea argitalpen mundu berrian" IV. Jardunaldia

Bilbao Irailak 15
  • "Egilea argitalpen mundu berrian" IV. Jardunaldia

Laugarren urtez jarraian, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) Egilea argitalpen mundu berrian izeneko jardunaldia antolatu du. Ekitaldia irailaren 15ean izango da, Bilboko Azkuna Zentroan, eta helburua liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak bizi duen eraldaketaren inguruan aritzea izango da, nagusiki egileei begira.

Inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamek egingo du, Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri izenburuarekin. Ia hiru urtez HarperCollinsen zuzendari lanetan ibili ondoren, apirilean bere enpresa proiektu propioa jarri zuen martxan: Lounge Books.

Aro digitalean liburu azoken erronka da aurtengo mahainguruetako baten izenburua, eta bertan izango dira, besteak beste, Marisol Schulz Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokako zuzendaria, Manuel Gil Madrilgo Liburu Azokako zuzendaria eta Marifé Boix García Fráncforteko Liburu Azokako zuzendariordea.

Programatutako beste mahainguruetako bat kultura kazetaritza tradizionalaren etorkizunaren inguruan arituko da, liburu gomendatzaile papera eta irakurketak elkar banatzeko eta gomendatzeko modu berriak aintzat hartuta.

Audioliburua izango da jardunaldian jorratuko duten gaietako bat (irakurketa modu berri bat, baina berria ez den formatu batetik abiatuta), eta aurreko edizioan izandako harrera kontutan hartuz, aurten ere bazkidearen booktuber unea espazioa errepikatuko dute.

Argitaratzaileak, agenteak eta irakurle profesionalak elkartuko dituen mahainguru baten ondoren, lanak plataforma digitalen nola saldu egile independenteei irakasteko tailer bat antolatu dute. Zehazki, Carlos Liévano gaztelerazko Amazoneko Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradunak eskainiko du Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zai izenburuko tailerra.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana