Dantzaldia 2017 - Nazioarteko Dantza Jaialdia

Bilbao Irailaren 14(e)tik Abenduaren 17(e)ra
  • Dantzaldia 2017 - Nazioarteko Dantza Jaialdia

Inaugurazioa Rekalde Aretoan izango da, irailaren 14an, Taiat taldearen No half measures izeneko instalazio koreografikoarekin, eta jarraian etorriko den egitarauan hiru artista nabarmentzen dira –Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner–, ezaugarri batzuk partekatzen dituztelako: hirurek jaso dute, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala beraien ibilbidearengatik, eta Areto edo Antzoki Alternatiboetan ekin zioten hirurek beren bideari. Izan ere, espazio haiek sostengatu zituzten dantza eta sorkuntza garaikidea, eta bai orduan bai gero babesa eman diete lengoaia berriko ekipo artistiko askori. Kulturak izandako gorabeheren gainetik denboran zehar mantendu da hartu-eman emankor hori. Aurkezpen hau beraiei egindako omenaldia da, eta baita ere arestian esandako espazio haiei.

EGITARAUA

IRAILAK 14

IRAILAK 21

AZAROAK 4

 

AZAROAK 9

  • LAUESKU
    • AZ AZKUNA ZENTROA [BILBO]
    • 20:00

 

 

AZAROAK 18

  • PRESS
    • GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA [BILBO]
    • 19:00

 

ABENDUAK 9 ETA 10

  • PERRO
    • LA FUNDICIÓN [BILBO]
    • ABENDUAK 9: 20:00. ABENDUAK 10: 19:00


ABENDUAK 10

  • DANIEL ABREUREN ESKOLA MAGISTRALA (DANTZA GARAIKIDEA)
    • LA FUNDICIÓN [BILBO]
    • ABENDUAK 10: 11:00-14:00
    • PREZIOA: 20 € (ikuskizunaren sarrera barne)

 

ABENDUAK 15

 

ABENDUAK 17

  • CARMEN WERNER-EN ESKOLA MAGISTRALA (DANTZA GARAIKIDEA)
    • LA FUNDICIÓN [BILBO]
    • ABENDUAK 17: 11:00-14:00
    • PREZIOA: 20 € (ikuskizunaren sarrera barne)


 

One-Hits Wonders atzera begirako pieza da, umore eta ondo onartutako porrot klabean egina, eta Sol Picó-rekin konpartituko dute bertaratzen direnek. Daniel Abreu-ren Perro-n piztia eta otzanaren artean dagoena behatuko dute. Eta Carmen Werner-ekin Donde las flores se mueren delako leku hura bisitatuko dute.

Kutxa erako dispositibo batean zarratuta, Pierre Rigal-ek artega emozionala eta jakingura eszenikoa eragingo dizkie ikusleei gizaki modernoaren tragediari buruzko ikuspegia ematen duen Press lanarekin. Manuel Liñán-ek (MAX saria 2017an Dantza Interprete Onena kategorian) Sinergia pieza eskainiko du.

Genero ikuspegia presente egongo da La pelota vasca izeneko monografikoan. Ekitaldi horretan hitzaldi bat emango du Olatz González AbrisketaCuerpos desplazados izenburupean, Sra. PolaroiskaPilota Girls bideoa ekarriko du eta Judith Argomanizek –Lasala konpainia– Lauesku pieza.

EHU - Ikus-entzunezko Komunikazioa-rekin kolaboratuko du jaialdiak Ikerketa Performatiboko III. jardunaldietan: zinea, hiria, dantza eta genero begirada(k) bezalako gaiekin.

Izan ere, zinema aspaldiko osagaia da jaialdian, eta oraingo honetan Jardunaldien eskutik etorriko da.

Eskola magistralek –dantza profesionalei eta ikasleei zuzendutako formakuntza bezala– eta sortzaileekin egingo diren Topaketek itxiko dute jardueren zirkulua.

SARREREN SALMENTA

  • BBK Aretoa eta La FuNdicIOn: leihatiletan, webgunetan eta Kutxabank puntuetan.
  • Guggenheim Bilbao Museoa: leihatiletan edo www.guggenheim-bilbao.es webgunean.
  • Rekalde Aretoa: sarrera doan, leku guztia bete arte.
La Fundición

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana