"Jakinduriek mundue erreko dau", bertso-zientzia emanaldiak

Ondarroa Irailaren 21(e)tik Irailaren 24(e)ra
  • "Jakinduriek mundue erreko dau", bertso-zientzia emanaldiak

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21etik 24ra Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2017” #bertsozientzia emanaldia.

Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau!” saioetan hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean. Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.

Sarrera doakoa eta librea da eserlekuak bete arte:

Irailaren 21ean, 18:30etan: Ondarroan – Beikozini (Iparragirre Kalea, 10)

Saioaren aurkezpena. Kike Amonarriz
18:30 - 19:00 / Gorria urdinaren kontra / Oskar Gonzalez / Miren Amuriza / Amets Arzallus / Andoni Egaña
19:00 - 19:30 / Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa! / Josu Lopez-Gazpio / Miren Amuriza / Amets Arzallus / Andoni Egaña
19:30 - 20:00 / Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak / Leire Sangroniz / Miren Amuriza / Amets Arzallus / Andoni Egaña

Irailaren 22an, 19:30etan: Getxon – Algortako Musika Eskolan (Basagoiti Etorbidea, 77)

Saioaren aurkezpena. Kike Amonarriz
19:30 - 20:00 / Gorria urdinaren kontra / Oskar Gonzalez / Maialen Lujanbio / Jone Uria / Amets Arzallus
20:00 - 20:30 / Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak / Ainara Sangroniz / Maialen Lujanbio / Jone Uria / mets Arzallus
20:30 - 21:00 / Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa! / Josu Lopez-Gazpio / Maialen Lujanbio / Jone Uria / Amets Arzallus

Irailaren 23an, 20:00etan: Igorren – Lasarte Aretoa (Agirre Lehendakari Etorbidea, 19)

Saioaren aurkezpena. Kike Amonarriz
20:00 - 20:30 / Dopin genetikoa, superkirolariak diseinatzeko gai? / Jon Larruskain / Miren Amuriza / Andoni Egaña / Maialen Lujanbio
20:30 - 21:00 / Robotak, zure lagun min onenak / Elena Lazkano / Miren Amuriza / Andoni Egaña / Maialen Lujanbio
21:00 - 21:30 / Hala ere, jango zaitut! / Bittor Rodriguez / Miren Amuriza / Andoni Egaña / Maialen Lujanbio

Irailaren 24an, 19:00etan: Bilbon – Kafe Antzokia (Done Bikendi Kalea, 2)

Saioaren aurkezpena. Kike Amonarriz
19:00 - 19:30 / Errimaren definizio matematikoa / Jone Uria / Unai Iturriaga / Alaia Martin / Andoni Egaña
19:30 - 20:00 / Zeruraino hegan egiten / Juan Ignacio Pérez / Unai Iturriaga / Alaia Martin / Andoni Egaña
20:00 - 20:30 / Bilboko itsasadarreko bakterio xelebrea, leptospirosia / Miren Basaras / Unai Iturriaga / Alaia Martin / Andoni Egaña

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data Irailaren 21(e)tik Irailaren 24(e)ra
  • Ordutegia18:30 / 19:30 / 20:00 / 19:00
  • LekuaOndarroa, Getxo, Igorre eta Bilbo
    Ondarroa
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana