"Mendi bete diru"

Igorre Urtarrilaren 20(e)tik otsailaren 20(e)ra
  • "Mendi bete diru"

Igorreko 2018ko lehen hiruhilerako egitaraua (pdf)

Mendiak mugarri esanguratsuak dira Lurraren erliebean, eta, ingurunearekiko erakusten duten nagusitasunaren ondorioz, erreferentzia saihestezinak dira, paisaiari begira jartzen garenean. Gailurrak fisikoki zeruetara nola hurbiltzen diren ikusita, kulturek mendietan kokatu izan dituzte beren mito eta jainkoak, bai eta beren beldur eta amets-irudiak ere.

Mendi horietako asko eta asko identitate-sinbolo bihurtu dira beren herrialdeetan, siluetaren berezitasunagatik edo garaieragatik. Horixe da, esaterako, Everest, Cervino, Mont Blanc, Ararat, Kilimanjaro, Triglav eta beste mendi askoren kasua.

Alpinismoa sustatu zuen erromantizismo hartatik nahiko urrun dauden euskarrietan islatu izan dira mendiak horren guztiaren ondorioz, bankuko billeteetan, esaterako. Notafilia izenez ezagutzen den bildumazaletasunaren adarra oinarri hartuta, munduko mendietan barrena bidaia bat egiteko proposamena egin nahi izan dugu, hirurogeita sei herrialdetan jaulkitako bankuko billeteen bidez, beren gailur eta mendikateen irudiak ageri baitira billete horietan.

Sabadellgo Servei General d´Informació de Muntanya erakundearen eta EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren produkzioa, Internacional Mountain Museums Alliance-ren esparruan.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • KonpainiaMaite Franko
  • Data Urtarrilaren 20(e)tik otsailaren 20(e)ra
  • Lekua Lasarte Aretoa
    Elexalde, 8
    Igorre
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Lasarte Aretoa

Non

Euskadi, auzolana