"Estitxu Gogoan", abeslari euskaldunaren aldeko omenaldia

Bilbao Martxoak 17
  • "Estitxu Gogoan", abeslari euskaldunaren aldeko omenaldia

Loraldia 2018 jaialdiaren barruan.

Estitxuren heriotzaren 25. urtemuga dela eta, BBK Salan abeslari euskaldun handiaren aldeko omenaldia egingo dute.

Bertan, Gontzal Mendibil eta Niko Etxart abeslarien emanaldiak izango dira. Eta Robles-Arangiz familiaren hiru belaunaldi izango ditugu gurekin, kantu, dantza eta umorezko hainbat ikuskizun aurkezteko, gutxi gorabehera 100 minutuz luzatuko den galan.

Kontzertua martxoaren 17an, 20:00etan izango da BBK aretoan. Estitxu, 1960ko hamarkadako kantautore aurrendaria izan zena, gogoan eduki gura dugu. Musikaz, dantzaz eta umoreaz urte haietako Euskal Kantagintza Berriaren balioak, Estitxuk zabaldu zituenak, besterentzeko.

Robles-Arangiz familiaren 3 belaunaldik, Niko Etxartek, Gontzal MendibilepRk eta Jose Mari Iriondok izango dute ikuskizuna agertokian azaltzeko ardura. Estitxuren heriotzatik 25 urte iragan direla-eta, omenaldi hau eskaini gura izan zaio. “Estitxu Gogoan” ikuskizuna BBK, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babesten dute.

ESTIBALIZ ROBLES-ARANGIZ (1944-1993)

Estitxu oraindik ere milaka musikazalerentzat sinboloa da. Estitxu, Lourdes Iriondo eta Maite Idirinekin batera, 1960ko hamarkadaren amaieran euskal musikagintzaren protagonista nagusien artean egon zen.

RoblesArangiz-Bernaola familia luzea zen, hamaika neba-arreba; eta txikiena, Estitxu, Beskoitzen (Lapurdi) jaio zen, Baionatik gertu. Gerra zibilean gurasoek Bizkaitik alde egin behar izan zuten eta horren ondoren jaio zen Estitxu.

Aita Manuel Robles-Arangiz, EAJren diputatu-ohia eta ELA sindikatuaren sortzailea zen.

Estitxu, hogei urtekoa zela, zenbait musika-lehiaketa irabazi zituen eta Euskadin, Mexikon eta Caracasen errezitaldiak eskaintzen hasi zen. Izen ona lortu zuen, baita Atlantikoz harago ere, zenbait hilabetez haren abestiak Venezuelako kanta arrakastatsuen zerrendetan lehenak izan ziren-eta. Telebistako programa askotan parte hartu zuen Venezuelan. Han gaztelaniaz eta euskaraz kantatu ohi zuen gitarraz lagunduta. Estatu Batuetan ere kontzertu batzuk eman zituen.

Estitxuren ahotsa, alaitasuna eta euskarekiko eta Euskadirekiko konpromisoa jendearengana heltzen ziren eta, beraz, entzuleak hunkituta uzten zituen. Lagunek eta haren etxekoek zuen eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, sarritan herri askotan errezitaldiak musutruk eman zituen-eta. Estitxuk musikaren karrerako hamarkada bietan hamabost disko grabatu zituen.

Gaur egun ere, Estitxuren figura berezia da eta oso garrantzitsua milaka pertsonarentzat; izan ere, haren ahotsak hunkitu egiten zituen entzuleak. Estitxu, XX. mendearen amaieran, kulturaren eta soziologiaren aldetik oso ezberdinak ziren giro askotan mugitzen jakin zuten pertsona gutxi haietako bat izan zen. “Zubia” izan zen eta erreferentzia, bai euskaraz bizi zirenentzat, bai gaztelaniaz zein frantsesez egiten zuten askorentzat ere. Eta kontuan hartu behar dugu normalean erdaldunek ez zutela euskarazko literaturaren edo musikaren berri.

1960ko hamarkadako euskaldun mugidaren kidea, Estitxuk euskal kantagintza berpiztu zutenen artean dago, gazteak erakartzen zituen pop haren sen baikoarrari esker. Soroak laukotea ere arreta erakarri zuen eta talde nagusien artean zegoen, euskara erritmo berrietara egokitzeko gai zela agerian uzten zuten talde haietakoa izan zen. Kideen artean Robles Arangiz familiako hiru anaia egon ziren. Estitxu, figura erakargarria, ahots harrigarria zuen kantaria izan zen. Horrela bada, Capitol zinema-aretoan, 1965ean, belaunaldi bat markatu zuen jaialdia eginda, Euskal Hit Paradeko punta-puntan Estitxu jarri zuen “Nigarrez” abestia. Euskal emakume kantautore bakarra da, euskaraz, frantsesez eta gastelaniaz ekoizpena duena. 1993an hil zen Bilbon, Basurtuko ospitalean.

Sala BBK

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Martxoak 17
  • Ordutegia20:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa10€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana