"Zazpi senideko"

Zumaia Ekainak 1
  • "Zazpi senideko"

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat.

Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean?

Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Konpainiak: Axut!, ArteDrama, Le Petit Théâtre de Pain

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
  • Idazkera aholkularia : Igor Elortza
  • Argiak : Josep Duhau
  • Bideoa, Argazkiak  : Eñaut Castagnet
  • Argazki kreditua : Txomin Fuchs
  • Iraupena : 1:10
  • Adina: 12 urtetik goiti

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana