"Baldin bada"

Zarautz Uztailak 5
  • "Baldin bada"

Kalerki 2018 jaialdiaren barruan.

Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekin­tza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saia­tzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarriz­ko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu… Hau dana bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita.

Ziirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, an­tzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

Zenbait proiektutan parte hartu ostean, 2012an Shakti Olaizolak “Irakurtzen” emanaldi laburra sortzeari ekin zion. 2013an “Irakurriz” sortzen hasi zen eta Pirineos de Circo proiektuaren beka bat jaso zuen. Horri esker, egonaldi bat egin zuen Lucio Baglivorekin La Grainerie-n, Tolosan. Gero, Leioan estreinatu zuen, 2014an, eta une horretatik aurrera jaialdi askotan egon da Espainian, Europan eta Latinoamerikan.

  • IDEIA ORIGINALA: Shakti Olaizola
  • ZUZENDARITZA: Jimena Cavalletti
  • KOREOGRAFIA: Maximiliano Sanford
  • ANTZEZLEAK: Shakti Olaizola, Joseba Negro
  • ESZENOGRAFIA: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
  • JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaShakti Olaizola
  • Data Uztailak 5
  • Ordutegia20:00
  • LekuaFrontoi Txiki
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana