"Kale gorrian"

Zarautz Uztailak 6
  • "Kale gorrian"

Kalerki 2018 jaialdiaren barruan.

Aitona-amona bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko.

Marinok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi.

Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten... Azken finean, gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo, hobeto esanda, bere bizitza.

Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?

Fitxa

  • Aktoreak: Juanjo Otero, Aritza Rodriguez
  • Karakterizazioa: Gorka Agirre
  • Ekoizpena: Nuria M. Crespo (Mamacrea)
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Jantziak: Enriqueta Vega
  • Ekoizlea: Banaketa: ATX Teatroa
  • Zuzendari laguntzailea: Nuria M. Crespo
  • Zuzendaritza: Pako Revueltas
  • Formatua: Kale antzerkia
  • Publikoa: Publiko guztiak
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Ikuskizun honek bi bertsio ditu, euskaraz eta gaztelaniaz

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBarsanti Teatroa
  • Data Uztailak 6
  • Ordutegia21:00
  • LekuaMusika plaza
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana