San Telmo Museoa: Haur eta familientzako jarduerak 2018-2019

Donostia-San Sebastián Urriaren 1(e)tik apirilaren 30(e)ra
  • San Telmo Museoa: Haur eta familientzako jarduerak 2018-2019

Sendo eta egonkortuta dago jadanik San Telmo Museoak ikasturtean zehar familiei eskaintzen dien programazioa. Aurtengoan ere, museoak askotariko proposamen egonkorra aurkezten du urrian hasi eta Aste Santura bitarte. Jarduera hauen helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihurtzea da eta, horretarako, familientzat bereziki diseinatutako jarduerak eskainiko ditu. 

Proposatutako jardueren bitartez, eta San Telmok eskaintzen dituen aukerak baliatuz, museoa beste ikuspegi batetik begiratzen ikasiko dugu, jolasen, sormenaren eta senaren bitartez museoa deskubrituta. Gainera, elkarlanean jarduteko aukera izango da, parte-hartzaile bakoitzak bere ikuspegia, trebetasunak eta irudimena baliatuta ekarpenak egingo baititu.

Museoko aldi baterako erakusketak eta erakusketa iraunkorrean lantzen diren gaiak tailerren abiapuntu izango dira; haurrei zuzendutako tailerrak izango dira baina haurrekin datozen helduek ere modu ludiko eta atseginean parte hartzeko aukera izango dute. 

Orohar, programazioa 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago, baina azken urteetan bada beste adin tarte bat, urtebetetik 4 urtera bitartekoa,  lantzen hasi garena eta erantzun bikaina duena. Hitzordu gehienak larunbatetan dira, 17:00etan hasita, eta jarduerak euskaraz burutzen dira. Prezioa, 5 euro familiako.

Tailer gehienetan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, baina sarrerak aurretiaz erostea komeni da. Hilabete bakoitzean jarriko dira dagozkion jardueren txartelak salgai. 

Aurtengo proposamenean honako gai hauek azpimarra ditzakegu:

  • ARTEAK PISU HANDIA DU AURTENGO PROGRAMAZIOAN

Pinturak, eskulturak eta arteak, oro har. Ikastea jarduera ludiko bihurtuko da esperimentazioko jarduera hauen bitartez. Artea ikusteko modu ezberdinak landuko dira eta hainbat teknikarekin esperimentatzeko aukera izango dugu tailer horietan; museoko pinakoteka gure laborategi nagusia izango da eta obrak, aldiz, aurkikuntzarako tresna.

Azpimagarria, alde batetik, ildo honetan artista tailerrei emango diegun tokia, berrikuntza gisa artista gazteek sormen-tailerrak zuzenduko dituztelarik; bestetik, teknologia berriekin esperimentatzeko aukera ere izango dugula, hiper-handia den erresoluzioa erabilita sortu dugun Second Canvas-San Telmo Museoa aplikazioaren bitartez.

  • DIZIPLINA EZBERDINEN ARTEKO ZUBIA

Museoak duen eskaintza aberatsa da oso, gai anitz eta diziplina ezberdinak jorratzen baititu. Zeharkako begirada eta esperientziak bultzatzeko hainbat diziplina artistiko uztartuko ditugu eta kontzeptu artistikoak hobeto ulertzen saiatuko gara, gorputzaren eta musikaren bitartez, esaterako. 

  • EUSKAL KULTURA ETA ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Geure-geureadugun horri buruzko ildo irekia da, aldaketa eta biziraupena biltzen dituen ikuspegitik begiratuta. Tradizioaren eta ondarearen balioa eta transmisioa museoaren zeharkako  lan-ildoa da. Proposatutako jarduerekin, San Telmo Museoa beste ikuspegi batetik begiratzen ikasiko dugu, jolasen, sormenaren eta senaren bitartez museoa deskubrituta,

  •  HAUR TXIKIENTZAKO PROPOSAMENAK

Azken urteetan hasitako lan ildo hau erabat egonkortu da museoan, 1, 2, 3, eta 4 urteko haurrek museoarekin eta artearekin esperimenta dezaten. MARA-MARA programa edota haur txikiei zuzendutako ikuskizunak daude ildo honetako proposamenen artean.

 

  • FAMILIENTZAKO TXOKOAK MUSEOAN ZEHAR

Aurtengo programazioko beste berrikuntza bat dira museoan zehar jarriko diren familientzako txokoak. Abenduaren 6tik 9ra, museoaren erakusketa iraunkorrean zehar familiek bisita beste modu batera egiteko aukera izango dute, elkarrekin jolasteko eta entretenitzeko prestatutako txoko ezberdinak erabilita. Haurrekin datozen helduek, gainera, doako sarrera izango dute egun horietan.

 

URRIA

-6, 13, 20 SAN TELMO PIL-PILEAN talotatalo

Gastronomia tailerra

 

-27 ARTISTA LIBURUAN TINTA ETA HARIEKIN JOLASTEN

Artista liburu tailerra. Sarrera librea lekuak bete arte.

 

AZAROA

-3, 10 ARTEA AGERIAN

Arte tailerra

 

-17 GURE HAITZULOETAKO LEHOIAK

Historiaurreko animalia tailerra

 

-24 KOLOREAREKIN DANTZA

Artea eta musika lotzen dituen tailerra

 

ABENDUA

-1 GURE HAITZULOETAKO LEHOIAK

Historiaurrera joango gara lehoi bila. Zer aurkituko ote dugu?

 

-6 -9 MUSEOKO TXOKOAK

Familiak bere kabuz jolasteko txokoak

Sarrera doan heldu eta haurrentzat

 

-15   TRADIZIOA DANTZAN

Euskal dantza tailerra

 

-22  ZINEA

TOPITOREN ABENTURAK

Haurrentzako film laburrak

40 min / +2 / Mutua

Sarrera librea tokiak bete arte

 

- 28, 29 GU  MARA MARA

Haur txikientzako sormen tailerra

.-  28:  11,00 gu mara mara 1-2 urte

.- 28: 17,00 gu mara mara 3-4 urte

.-  29: 11,00 gu mara mara 1-2 urte

.- 29: 17,00 gu mara mara 3-4 urte

  

URTARRILA

-2, 3, 4 GURE HAITZULOETAKO LEHOIAK

Haurrentzako tailerra. Historiaurreko animalia tailerra.  Egun bakoitzean tailer ezberdina egingo dugu.

Izen-ematearekin: stm_erreserbak@donostia.eus, 943 481 561

10:30-12:30 | Euskaraz | 6-10 urte | Doan

 

-12 KOLOREAREKIN DANTZA

Artea eta musika lotzen dituen tailerra

 

-26 GURE HAITZULOETAKO LEHOIAK

Historiaurreko animalia tailerra

 

OTSAILA

-2, 3 GU  MARA MARA

Haur txikientzako sormen tailerra

.- 2: 11,00 gu mara mara 1-2 urte

.- 2: 17,00 gu mara mara 3-4 urte

.- 3: 11,00 gu mara mara 1-2 urte

.- 3: 17,00 gu mara mara 3-4 urte

 

-9, 16 KOLOREAREKIN DANTZA

Artea eta musika lotzen dituen tailerra

 

-23  IPUIN IBILTARIA

Ipuin kontaketa museoan zehar

Sarrera librea tokiak bete arte

 

MARTXOA

-2  MUSEOKO PERTSONAIAK

Mozorro tailerra

Izen-ematea / Inscripción: stm_erreserbak@donostia.eus, 943 481 561

 

-9, 16, 23, 30 ARTISTA TAILERRA

Artista gazteen eskutik

 

APIRILA

-6 IPUIN IBILTARIA

Ipuin kontaketa museoan zehar


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana