Delorean: "Mikel Laboa"

Donostia-San Sebastián Abenduak 7
  • Delorean: "Mikel Laboa"

Mikel Laboa deritzan Delorean taldearen azken lanank ezinbestean harrapatzen gaitu. Erritmo sendoaren gainean oinarriturik, lan ikaragarria eraikitzen da, disparatutako doinuen ala softwareen eta benetako instrumentazioaren artean orekatua eta oxigenatua. Dena dela, lanak duen erakargarritasun handiena bere emozioan datza, sentikorra bezain sinbolokoa baita. Lana osatzen duten zazpi abestiak, Mikel Laboaren irudian eta sorkuntzan, bere alde intuitiboenean eta berezkoenean batik bat, oinarriturik daudela berehala sumatuko dugu.

Laboaren jatorrizko grabaketetako pistak erabilita, Delorean taldeak lengoaia bizkor bezain bizia erabiliz, unibertso berri bat moldatu du, Mikel Laboaren arimaren beroa eta kantuen dohainak bazterretan zabaltzen lagunduko duena.

Horretarako, Deloreaneko taldekideek (Igor Escudero, Guillermo Astrain, Unai Lazcano eta Ekhi Lopetegi) gogor ekin diote lanari azken urtean, klasikoak diren konposizio horiek era berri honetara egokitzeko, erritmoaren eta harmoniaren fintasunaz baliaturik kultur eduki sinboliko harekin, euskal nortasunaren sorburuetan jatorria duen sorkuntza berri sendo bat aurkezteko.
Iturri zaharrari, ura beti berria dariola.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Abenduak 7
  • Ordutegia21:30
  • Lekua Dabadaba
    Mundaiz, 8 - Bajo
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Dabadaba

Non

Euskadi, auzolana