Zirku artisten ZKZ topaketa 2018

Bilbao Abenduaren 6(e)tik abenduaren 9(e)ra
  • Zirku artisten ZKZ topaketa 2018

Zirku artisten ZKZ topaketa abenduaren 6a eta 9a bitartean izango da. Ekitaldiak jatorri ezberdineko artisten harremanen bidez sektorea sendotuko duten sare eta zirkuitu berriak sortu eta lehengoak indarberritzea du helburu nagusi.

Antolatutako tailer eta ikuskizunak Zirkozaurre espazioan eta Papelera eraikinean (laister Kunsthal diseinu zentruaren egoitza) izango dira eta topaketako parte-hartzaileek ekitaldirako espresuki egokitutako Bizinahi espazioan hartuko dute ostatu (antzinako Vicinay fabrika). 

EGITARAUA

Topaketako prezioan  tailer libre, ikuskizun, gala eta  entrenamendu espaziorako sarrerak eta ostatua, kamiseta, txapa eta gosariak daude.

Abenduak 6

  • 11:00: Ongietorria Bizinahien. Logela eta espazioen irekiera
  • 11:00 – 13:00:Parte-hartzaileentzako tailer irekiak
  • 19:30: Nueveuno Konpainiaren ikuskizuna Sinergia 3.0
  • 23:30: Zinema

Abenduak 7

  • 11:00-13:00 Parte-hartzaileentzako tailer irekiak
  • 11:00-13:00: Tailerrak plazan (zirkuaren hastapenei buruzko tailerrak)
  • 17:00: Ikuskizuna: Mobil (La Güasa circo teatro)
  • 19:00: Ikuskizuna: Envà (Amer i África)
  • 21:30 Gala
  • 23:00:Zinema 

Abenduak 8

  • 11:00-13:00: Parte-hartzaileentzako tailer irekiak
  • 11:00-13:00: Tailerrak plazan (zirkuaren hastapenei buruzko tailerrak)
  • 17:00: Ikuskizuna: Aukerak (Cía The Funes Troup)
  • 19:00: Ikuskizuna: The Troupers – (Cía La finestra nou circ)
  • 21:30: Gala Nagusia
  • 23:00: Zinema

Abenduak 9

  • 11:00: Tailerrak plazan (zirkuaren hastapenei buruzko tailerrak)
  • 13:30: Olimpiada eta itxiera

 

PREZIOAK

Azaroaren 20a arte: 35€
Azaroaren 21etik abenduaren 1era: 40€
Abenduaren 2tik aurrerra: 45€

FORMAKUNTZA

Testuinguru horretan, Zirkozaurrek, bere zirkuaren profesionaltasunaren aldeko konpromezuari jarraiki formakuntzaren aldeko apustua egiten du eta zirku-teknika eta kudeaketari buruzko hainbat ikastaro antolatzen. Tailer gehienak, topaketa baino astebete lehenago izango dira, konkretuki abenduaren 1etik 5 era eta gutxi batzuk abenduaren 3tik-7raKontsulta ezazu tailerren informazio guztia 

HERRITARREN PARTE-HARTZEA (TAILERRAK ETA IKUSKIZUNAK)

Topaketak gainera, auzo eta herritarrekin bat egiteko espazio bat sortu nahi du.

Horregatik, kalean ere parte-hartze irekiko zirku hastapenetako tailer batzuk antolatu dira ostiral eta larunbatean (abenduak 7 eta 8) goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean.

Horrez gain, herritarrak topaketaren baitan antolatutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dute, 5€ko prezioan.

Bi gala ere izango ditugu; lehenengoak, ostiralean (abenduak 7) EZE-ko (Euskal Zirku Elkartea) artisten emankizunak izango ditu protagonista (sarrera: 10€) eta bigarrenak, topaketako gala haundia izango denak, larunbatean (abenduak 8) topaketan parte-hartuko duten bertoko eta kanpoko maila handiko artisten lanak izango ditu ardatz nagusi (sarrera: 12€).

Sarrerak Billeto webgunean izango dira salgai edo “Papelera” eraikineko lehiatilan  ikuskizuna baino ordubete lehenago. 

Zirkozaurre

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Abenduaren 6(e)tik abenduaren 9(e)ra
  • Ordutegiatodo el día
  • Lekua Zirkozaurre
    Deustuko Erribera, 70b 1. solairua.
    Bilbao
  • Zenbatekoa45 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Zirkozaurre

Non

Euskadi, auzolana