"Artha"

Senpere Abenduak 7
  • "Artha"

Punktuaziodun ibiltzean (dantza jauziak) oinarritutako koregrafia itsasoaren mugimenduekin estuki lotua da. Bost dantzariek emanik, Artha-k gizaki bakoitzaren joateko eskubidea eta askatasuna gogoetatzen ditu. Apainketarik gabe, dantzarien gorputzak ikuskizunaren zutabeak, lehengaiak eta soporte bisualak dira.

EliralE

EliralE konpainiak, Biarritzeko Malandain Balletaren egoitza laguntzari esker, publiko guziari zuzendua den H. pieza 2012ko irailaren 15ean Maitialdian sortzen du. Kristof Hiriartek pieza honetan bere talentua ekarri ondoren, EliralE eta Lagunarte konpainia proiektu berri baterako elkartzen dira. 2013an Kadira berriz idaztea erabakitzen duenean, Pantxika Teleriak Kristof Hiriarterengain uzten du banda sonoroaren idazketa. Ikerketa artistiko plataforma batzuk ere instalatzen dira bi konpainien artean, eta 01 proiektu komunak 01.01 emanaldia sortzen du, hau 2014ko udazkenean plazaratua izanen da. 2014 urte hau Ikusle Aktore Eskolarengandik azkarki markatua da: "Gorputza Jokoan" izeneko proiektuarekin abian da Hego Lapurdiko Hirigunea eta EliralE konpainiaren partaidetza.

Fitxa

  • Egilea: Pantxika Telleria
  • Konpainia: EliralE
  • Koreografoa: Pantxika Telleria
  • Ekoizpena: Thierry Biscary
  • Musika zuzendaria: Paxkal Irigoyen
  • Musika: Paxkal Irigoyen, Jokin Irungaray
  • Argien diseinua eta teknikaria: Javier Ulla
  • Dantzariak: Oihan Indart, Arantxa Lannes, Maeva Coelo, Chloé Sindéra
  • Iraupena: 60 minutu

EKE

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana