2018ko abenduko zubiko kultur jarduerak Artiumen

Vitoria-Gasteiz Abenduaren 6(e)tik abenduaren 9(e)ra
  • 2018ko abenduko zubiko kultur jarduerak Artiumen

EKINTZAZ ETA AURKIKUNDEZ BETETAKO PROPOSAMENAK DITUZU ZAIN MUSEOAN ABENDUKO ZUBI HONETAN
  • Abenduaren 6tik, osteguna, 9ra, igandea
  • 11:00etatik 20:00etara Museoa zabalik

Erakusketak, bisita gidatuak, aretoetan barrena ibilbide berriak egin eta enigmak argitzeko erronka jotzen duten miaketa-koadernoak, lantegiak…, ekintzaz eta aurkikundez betetako proposamenak dituzu zain Artium Museoan abenduko zubi honetan.

ErakusketakQueda mucho pasado por delante. Oroi, Artium Bildumaren azken aurkezpena, gozarazteaz gainera pentsaraziko dizuna; eta Kolore nomadak. Menchu Lamas, formen eta koloreen unibertsoa.

Erakusketa guztien miaketa-koadernoak, bakarka nahiz adiskideen eta senideen laguntzarekin argitzeko.

Artium osorik bisita gidatua Museoa eta erakusketak Museoko hezitzaile baten eskutik ezagutu nahi dituzuenontzako. Deitu 945209020 telefono-zenbakira eta ziurtatu ezazu tokia duzula. Zubiaren lau
egunetan, 12:30ean eta 18:30ean.

BELAR-BILDUMA GUZTIONTZAT LANTEGIA

Adin guztietako bisitarientzat pentsatutako lantegia.
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

Botanikariak gara guztiok eta espedizio bat egingo dugu Artiumera! Landareak bilduko ditugu, haien izenak ikasiko ditugu, nola zaindu behar diren, haien istorioak…

Marraztu, margotu eta geure belar-bilduma egingo dugu. Edonork parte har dezake lantegi honetan, hasi txikienetatik –heldu bat lagun dutela– eta bisitari helduenetaraino. Artiumen lorategiaren ondoan elkartuko gara, han egingo baitugu gure landa-azterketa: landareei begiratu, espezieak sailkatu eta gogokoenak biltzea, gero dena lantegira eraman eta han patxadaz lan egiteko.

Tokia mugatua da, eta jendea etorri ahala beteko da. Doako jarduera, Museoko sarrera-txartelarekin.
Gogoan izan: Museoko sarrera doakoa da 14 urtez azpikoentzat eta 65 urtez gorakoei Zuk nahi duzuna tarifa ezartzen zaie (bisitariaren esku dago ordaintzen duen eta zenbat.

Artium

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Abenduaren 6(e)tik abenduaren 9(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana