"Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketa 2018

Errenteria Abenduaren 17(e)tik abuztuaren 30(e)ra
  • "Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizio Lehiaketa 2018

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin (Musikagileak) batera, "Pablo Sorozabal" Nazioarteko Hari Laukoterako Konposizioaren 15. Lehiaketarako deialdia egin du. Lehiaketaren helburua da hari laukoterako konposizioa sustatzea, sortzailerik gazteenak obra originalak idaztera animatuz.

1983ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako edozein toki edo herritartasuneko musikagileek parte hartu ahal izango dute.

Obrak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du.

Partiturak jasotzeko epea 2019ko abuztuaren 30ean amaituko da.

3.000 € garbiko sari bakarra egongo da, dagokion egiaztatze diplomarekin batera emango dena.

Partitura saritua Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko Musika Garaikidearen Zikloan estreinatuko da, eta, jarraian, "Musikagileak" Elkartearen Musika Garaikidearen XI. Zirkuituan programatuko da.

Harremanetarako edo informazio gehiago eskuratzeko, idatzi honako helbide honetara: sorozabalcontest@musikagileak.com.

Musikagileak

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana