"Enaren kontuak"

Bergara Martxoak 16
  • "Enaren kontuak"

Lau enara bizardun migrazioan Afrikatik etorri dira, jostailu-tresnekin erritmo pop-eko kontzertua ematera. Habia, kantu eta ametsei buruz hitz egiten duten 11 abesti dibertigarri.

Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Printzesak abestu eta bizardunak mikrofonoak jartzen dituela esan genezake. Baina era berean esan genezake emakume bizardunak marraztu eta printzeak akordeak interpretatzen dituela. Horra hor bizardun printzesa eta printzesa bizarduna. Gitarra arrosen, igel-maraken eta plastikozko tronpeten artean aurkituko dituzue Marc Marcé eta Helena Casas musika baxua egiten jende baxuarentzat. 2princesesbarbudes ikuskizunean abesti ezagunak eskainiko dira % 100ean jostailu diren tresnekin.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data Martxoak 16
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana