"Morse"

Bilbao Apirilak 4
  • "Morse"

Bilboko Zirkuitua 2019ren barruan. 

Morse kodean ez da hitzik behar; soinuaren bidez eta isiluneen denbora-tarte desberdinen bidez komunika daitezke bi pertsona edo gehiago, hitzik egin beharrik gabe. Hori da Zirkozaurre konpainiaren lehen ikuskizunaren abiapuntua.

Hitzik behar ez duen begirada eta azalpena baino argiagoa den irribarrea jaurtitzen diogu ezikasitako zirrarez egindako gizarte sintetikoari. Gizarte honetan ez baitiogu geure buruei izateko denborarik aitortzen, eta komunikazioa hain dago kutsatuta, ezen zail baita poesia bihurtzen den begirada xume hartara heltzea. Horra jaurtitzen dugu geure begirada eta geure irribarrea.

mOrse "ekitaldi poetikoa" da, morse kodean inspiratua, hiru pertsonaiaren bidaia marrazten duten marra eta puntuak; lurretik banatzeko, hegoak zabaltzeko eta senari hegan egiten uzteko ahalegin komunaren ondoriozko topaketa aparta. Animaliak bezala, gorputzaren atzean, bihotzean dagoena erakusteko beldurrik gabe. Emozio ekaitza dute zain.

  • Koordinazio artistikoa: Marta Torrents (Cía Fet a Mà)
  • Antzezleak: Mar García, Begoña Peñaranda, Joseba Uribarri
  • Eszeneratzea: Marta Torrents, Zirkozaurre
  • Ekoizpena eta kudeaketa: Zirkozaurre


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana