"Zona (No) Confort" + "Un y dos" + "En el péndulo de mi pelo"

Bilbao Apirilak 10
  • "Zona (No) Confort" + "Un y dos" + "En el péndulo de mi pelo"

Bilboko Zirkuitua 2019ren barruan. 

  • Zona (no) confort

Gizakia bere burua agerian utzi eta zahurgarri sentitzen denean sortzen den egonezinaz hitz egiten digu lan honek.

...badakizu, zure burua agerian uzten duzunean agertzen den sentsazio ezeroso hori... Azpiko arropak jantzita kalearen erdian zaudela amesten duzunean, gorputz-sentsazio arrotzak gutxietsiz eta sabeleko kalanbre txikiak bailiran plantak eginez...

Zure helburua egun arrunt bat izatea da, baina arnasketa arina da, begiak finko dira, lepoa uzkurtuta, eta zure burua agertoki ezeroso batean murgilduta topatzen duzu.

Nola moldatzen zara egoera horretan zure gorputz sentsazioez kontziente egiten zoazela? Haiekin adiskidetzen saiatuko al zinateke, sentipen arrotzak bota, fenomenoaren kontra egin, saihestu, izoztu...

Judit eta Mariaren lan guztien atzean dagoen funtsezko gaia "dantzaren humanizazioa" da, non emozioa mugimenduari estuki lotua agertzen zaigun, eta dantza jendearengana hurbiltzeko bide berriak jorratzen dihardute.

Ikuskizunean zehar publikoaren zentzumenak nabarmentzeko moduak aztertzen dituzte, eta ikusleentzako lengoaia ezagungarri bat arakatzen jarduten dute, performerrak eta publikoa konektatuz; behatzaile eta behatu, bereizketarik gabe.

  • Un y dos

INPUT DANZA 

Izaki sozialak gara, batak bestearen beharra dugu onartuak izateko. Bikote honek bere intimitateranzko bideari ekiten dio, eta, han, ez da dena perfektua, ez dira beti nahiko genukeen bezala agitzen gauzak.

  • Nire ileko penduluan / En el péndulo de mi pelo

CÍA. ANA CAPILLA 

Antzezlan honetan, gizakiaren kanpoaldearen eta barnealdearen arteko loturari eta harremanari ekiten zaio. Pendulua hartuz metaforatzat edo errealitatearen egoera batetik bestera dabilen kontzientziaren tresna gisa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana