"Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa"

Bilbao 2019(e)ko martxoaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • "Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa"

Erakusketak 13 artisten lanak konektatzen ditu. Guztiek artea genero literario modura ulertzen dute, baita literatura erakusketa-proiektu modura ere. Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Verónica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda León, Valérie Mréjen, Guillem Nadal, Mabi Revuelta eta Xabier Salaberriaz ari gara. Xabier Salaberriak erakusketa honetarako espazioa bururatu du: besteen obrekin sortutako eskultura bat, pieza ezberdinez sortutako pieza.

Inoiz ez erreala eta beti egiazkoa Antonin Artaudek marrazki batean idatzitako esaldi hau oso egokia da artearen eta literaturaren arteko sinbiosiari buruzko erakusketa honen ikur izateko. Lelo honek hamahiru diskurtso lotzen ditu, denak desberdinak izan arren, denak bat baitatoz onartzean artea genero literarioa dela eta literatura erakusketa-proiektua izan daitekeela. Biak mugarritutako alor gisa tratatzea kritikatzen da, eta muga horiek apurtzearen aldeko apustua da.

Erakusketa, Gutun Zuria jaialdia baino lehenago hasiko da. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia apirilaren 2tik 6ra izango da eta bertan, erakusketak berak lantzen dituen kontzeptuak aztertuko dira. 
Erakusketa aretoan doako bisita gidatuak egingo dira ostegunero arratsaldeko zazpietan eta Gutun Zurian, egunero.

LAUTAN BANATUTAKO ERAKUSKETA

Xabier Salaberriak bururatutako espazioa, ondoren adierazten den bezala banatzen da: 

1. aldea: Liburua marraztu. Glenda León / Verónica Gerber Bicecci / Gonzalo Elvira.

Gelditasunarekin identifikatu arren, liburuak mugitzen direnean euren irakurleak mugiarazten dituzte. Horiek hegaz egiten badute, aurrez liburuek hegaz egin dutelako da. Mintzaira berri bat ematen badigute, aurrez liburuetan hiztegia astindu delako da. Dimentsio honetan Glenda Leónek, Gonzalo Elvirak eta Verónica Gerber Biceccik irakurtzeko dugun erosotasuna eten, eta liburuetan dauden munduetara eramango gaituzte arrastaka.

2. aldea: Politika itzuli. Kiko Faxas / Cristina de Middel / Oier Etxeberria.

Diskurtso politikoa soinua da, mihi zatibitua. Bigarren irakurketen mende beti, behar izanez gero bigarren bertsio bat berridazteko prest beti. Baina arterik burutsuenak aurkakoa egiten duenean mendekua gozatzen duena da. Hau da, agit prop bere arauen arabera likidotzen duenean. Cristina de Middel, Kiko Faxas eta Oier Etxebarria hiru bide ezberdinetatik abiatzen dira; kontzertua, festa edo musika dira politika likidotzeko moduak, eta arteak disonantziarako duen eskubidearen erakusgai ere bai.

3. aldea: Paisaia idatzi. Guillem Nadal / Alicia Kopf / Kurt Caviezel.

Nietzscheren arabera, artelanik hoberenak beren burua egiten dutenak dira. Hori horrela bada, itsasaldiak, sumendiak edo mendi baten narriadurak ere artea lirateke. Amaitu gabeko estetikak, eta, ondorioz, akatsik gabeak. Nola ahaztu “behin betirako amaitu gabeko” obra batean zegoela Duchampen ideala? Guillem Nadal, Kurt Caviezel edo Alicia Kopf dira premisa honekin bat egin dutenak, kokapen desberdinetatik. Paisaiak bere kabuz eraikitzen duen artea hartzen dute, eta euren idazkera pieza horietan ostatatzen da, beharbada horren itzultzaile soil gisa.

4. aldea: Istorioak lekualdatu. Valérie Mrején / Joan Fontcuberta / Mabi Revuelta.

Non amaitzen da literatura eta non hasten da artea? Nola idazten dira literaturaren hitzak eta nola egiten da, Artauden erara, artearen marrazkia? El libro que vendrá lanean Blanchotek garrantzia kentzen die galdera hauei eta bi munduak amalgamatu egiten ditu. Erantzun hori euren egiten dute Marc Saporta, Lucy R. Lippard edo Enrique Vila-Matasek ere. Nortasun bikoitz honek definitzen ditu Valérie Mréjen, Joan Fontcuberta edo Mabi Revueltaren obra eta biografia.

BILBOKO LETREN JAIALDIA

Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia apirilaren 2tik 6ra ospatuko da 'Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea' (Aldous Huxley / Lezama Lima) izenpean. Jaialdiak 'Inoiz ez erreala eta beti egiazkoa' erakusketarekin harremana izango du. Kontzeptuen azterketan bat datoz, eta modu zehatz batean zalantzan jarriko dute artea eta literatura. Jaialdia narratibatik harago doazen beste esparru literarioetara zabalduko da, hitza jarduera artistiko eta formatu desberdinekin harremanetan jarriz.

Artisten tailerrak, kontzertuak, irrati-saioak, bisita gidatuak, talentu berrien eta literaturan eta ikusmen-arte garaikidean erreferente direnekin topaketak dira zentroa letrez beteko duten programazioaren jarduerak.

Joan Fontcuberta, Cristina de Middel, Bernardo Atxaga, Valérie Mréjen, Maialen Lujanbio edo Christina Rosenvinge, izango dira berristutako edizio honetako parte-hartzaileak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko martxoaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostegunera eta igandeak: 11:00-20:00. Ostiralak, larunbatak, jaiegunak eta jai bezperak: 11:00-21:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana