Musika-Música 2019: "Auzoz Auzo"

Bilbao Otsailaren 12(e)tik otsailaren 19(e)ra
  • Musika-Música 2019: "Auzoz Auzo"

Aurreko edizioetan bezala, 2019an ere, Auzoz-Auzo egitarauaz gozatuko dugu hainbat txokotan 2019ko MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren atari gisa.

Otsailaren 12an (20:00etan), Auzoz-Auzo egitarauko lehenengo ekintza eskainiko da, “Gershwin eta musika iparamerikarra” izenburupean eta IMPROMPTUren eskutik. Basurtuko Barrutiko Udaltegiko Ekitaldi Aretoan izango da. 

Otsailaren 14an (19:30ean), Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldien Aretoan (Bidebarrieta, 4), ‘Musika-Músicaz hizketan-Hablando de Musika-Música’ topaketa egingo da Musbika Ensemble-n zuzeneko musikarekin. Holst eta Gershwin-en obrak interpretatuko dituzte eta, Mercedes Albainarekin batera, edizio honetako eduki musikalak helaraziko dizkiote publikoari.

Ekitaldi hori biharamunean ere eskainiko da, otsailaren 15ean (19:30ean), Miguel de Unamuno Institutuko Auditorioan (Poza Lizentziatua, 1).

Otsailaren 16 eta 17an (18:00etan), Iyoko Ensemble-k Barakaldoko Munoa Jauregiko bisita gidatuak girotuko ditu eta otsailaren 19an (17:30ean), ‘Melodia sentigarriak-Melodías para sentir’ kontzertua entzun ahal izango dugu Gazteluondo Egoitzan Euskadi Brass-en eskutik.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana