Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa 2019

Bilbao Otsailaren 15(e)tik apirilaren 30(e)ra
  • Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa 2019

Bilboko Udalak ostiral honetan irekiko du Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XX. edizioaren deialdia. 1999tik ematen den sariak omenaldia eskaintzen dio Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoari. Sariketak bi modalitate ditu (gaztelania eta euskara), bakoitza 6.000 eurokoa.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea ostiral honetan, otsailaren 15ean, ireki eta apirilaren 30ean amaituko da. Lanak euskarri digitalean bidali beharko dira www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria webguneen bitartez. Gune horietan sariketaren oinarri osoak ere kontsulta daitezke.

Iazko edizioan Iván Olano Duque izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, “El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo” lanarekin. Euskarazko kategorian irabazlea Galo Martínez de la Pera filosofo arabarra izan zen, “Hiritasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko” lanarengatik. Azken ediziora 97 lan aurkeztu ziren, 90 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana